Maketo
Maketo, belarrimotz, hezurbeltz, koreano eta mantxurriano Espainiatik Euskal Herrira etorri eta euskaraz ez zekiten etorkinak izendatzeko erabiltzen ziren mespretxuzko terminoak dira. Batzuen ustez, maketo hitza (grekerazko μέτοικος, metoikos, hitzetik, «bizitokia aldatu duena»; cf. frantsesezko métèque, «bere jaioterria ez den tokian bizi dena» eta, adiera gutxiesgarrian, «atzerritarra, itxura exotikoko pertsona, norberaren herrian ohikoa ez dena eta mesfidantza sortzen duena») Sabin Arana eusko nazionalistak eta haren jarraitzaileek erabili zuten, bereziki XX. mendearen lehen erdialdean.[1] Sabino Aranaren iritziz, maketoek arriskuan jartzen zituzten euskotarren arraza, erlijioa eta ohitura garbitasuna, Industria Iraultzaren eraginez Espainiatik izandako immigrazio olde hartan. Terminoaren konnotazio arrazistak maiz erabili izan ditu espainiar nazionalismoak eusko nazionalismoaren aurka egiteko[2].
Hitzaren jatorria
Sabin Aranak idatzi zuenez,[3] hitza lehenagotik ere erabiltzen zen Bizkaian, «Galdakaotik Portugaleteraino eta Mungiatik Balmasedaraino», bigarren karlistaldia baino lehenagotik. Inguru hartako meatzariek «makutu» deitzen omen zieten hango meatzeetara lan egitera etorritako espainiar kanpotarrei, bizkarrean zakutoa zekartelako.
Erreferentziak
- ↑ Juan ARANZADI: «"Maketos" y moros»[Betiko hautsitako esteka], El País, 2000-08-02.
- ↑ https://elpais.com/diario/2000/08/02/opinion/965167206_850215.html
- ↑ Obras completas, 1.168. orrialdea.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) «maketo», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









