Malabarera
Malabarera[1][2] (malabareraz: മലയാളം, Malayāḷam, [mɐlɐjäːɭɐm] entzun) Indian hitz egiten den hizkuntza drabidikoa da. Indiako % 2,88k hitz egiten zuen malabarera 2011n,[3] eta mundu osoan zehar 34 milioi hiztun ditu. Keralako estatuan, Lakadive uharteetan eta Mahe hirian (Puducherryn) hizkuntza ofiziala da. Gutxiengo batek ere hitz egiten du Kerala inguruko estatuetan; hiztun kopuru nabariak daude Tamil Naduko Nilgiris, Kanyakumari, Coimbatore, Tenkasi eta Theniko eskualdeetan, eta Karnatakako Kodagu eta Dakshina Kannadako eskualdeetan. Banaketa geografikoa eta biztanleria
Malabarera Indiako hego-mendebaldeko bertako biztanleriak hitz egiten duen hizkuntza da. 2011ko Indiako erroldaren arabera, 32.299.239 malabarera hiztun zeuden Keralan. Kopuru hori Indian malabarera hitz egiten duten pertsona guztien % 93,2 da; gainontzeko nabarmenak Karnatakan (701.673 hiztun, % 1,14), Tamil Nadun (957,705 hiztun, % 2,7) eta Maharashtran (406.358 hiztun, % 1,2) zeuden. Keralan, 2011n, biztanleriaren % 96,74k hitz egiten zuen malabarera. Lakadive uharteetan 51.100 malabarera hiztun zeuden 2011n, malabarera hiztunen kopuruaren % 0,15, baina Lakadiveetako biztanleriaren % 84 osatzen zuten. 1991ko erroldaren datuen arabera, malabarera hitz egiten zutenen % 28,85ek beste hizkuntza bat ere bazekien, eta % 19,64k hiru hizkuntza edo gehiago. Estatu Batuetako 2000. urteko erroldaren arabera, 179.860 malabarera hiztun zeuden, bereziki Bergen Konderrian (New Jerseyn) eta Rockland Konderrian (New Yorken) zeuden. Australiako 2016. urteko erroldaren arabera, 11.687 malabarera hiztun zeuden. Kanadako 2001eko erroldaren arabera, 7.070 pertsonak malabarera ama hizkuntza gisa zerrendatu zuten, batez ere Toronton. Zeelanda Berriko 2006ko erroldaren arabera, herrialdean 2.139 malabarera hiztun zeuden. FonologiaKontsonanteak
Bokalak
Erreferentziak
Kanpo estekak
|