Share to:

Mami

Artikulu hau esnearekin egindako elikagaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mami (argipena)».
Mami
Osagaiakesne gordina eta gatzagi likidoa
Historia
Jatorrizko herrialdeaEspainia

Mamia[1] edo gatzatua[2] gatzatutako esnez egindako azkenburua da, Euskal Herrian ardi esnearekin egin ohi dena. Eskualde batzuetan gaztanbera[3] ere esaten zaio, baina ez da gaztanbera orokorragoarekin nahastu behar.

Prestakuntza

Legarra edo gatzagia ateratzen, gatzatua egiteko.

Esnea gatzatzeko, epeldu egiten da, eta edoskitzen dabilen animalia baten sabeletik hartutako hartzigarri laktikoa edo kardu mota bat eransten zaio. Horrek esnearen gazta-aldea gazuretik banatzen du. Behin prestatuta, mamia hutsik edota gozagarriren bat gehituta (eztia, azukrea...) jan ohi da.

Euskal Herrian, ardi esnea zurezko kaiku bat jarrita, sutan berotutako harria sartzen zitzaion, berotzeko. Horrela, mamiak erre usaina (kiskal urrina, edo kixkel/kizkil urrina, eskualdearen arabera) eta erre zaporea hartzen zuen. Gaur egun, ardi esnea 200 cm3 inguruko buztinezko potoetan gatzatu eta zerbitzatzea da ohikoena.

Mamiaren sasoia

Euskal Herrian mamia egiteko ardi esnea erabili ohi da. Beraz, esne hori dagoen garaian egiten zen, ardiek arkumeak izaten dituztenean, neguan eta udaberrian. Urte sasoi horretan ardiak ukuiluan edo beheko larreetan izaten ziren (udan eta udazkenean, berriz, mendi gainetako larreetan).[4] Gaur egun, hozteko tekniken garapenari esker urte osoan eros daiteke ardi-esnea, eta gatzagi edo legar kimikoa ere bai.

Erreferentziak

  1. «Mami». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Kontsulta data: 2023-1-7).
  2. «Gatzatu». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Kontsulta data: 2023-1-7).
  3. «Gaztanbera». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Kontsulta data: 2023-1-7).
  4. Leizaola, Fermin. (2000-12-22). «Artzaintza Euskal Herrian» Euskonews & Media 104 (kontsulta data: 2018-08-30).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya