Share to:

Mandabe

Mandabe Alkizako bi erreka nagusietako bat da.

Bidania erreka izeneko iturrian jaiotzen da, non Leize/Haundia 2/Sabe-saia konplexu karstikoko urak azaleratzen diren. Alkizarren artean uste izan da iturri horretako urak Hernioren beste aldetik, Bidaniatik hain justu, zetozela eta hortik datorkio izena.

Arana bailara zeharkatzen du eta Errekalde baserrian behera dagoen Antsuko estugunean behera doa Anoetan urak Orian isuri arte.

Ezkerretik bi adar nagusi ditu Ilunbe, zatika lurpean doana, eta Angara, Murgil median sortu, eta Anoetako lurretan elkartzen zaiona. Eskuinetik Askaga da adarrik inportanteena, Arraitzaga baserritik gertu isurtzen zaiona. Ilunbe errekastoan dago Alkizako edateko uraren iturria.

Mandabe errekari beste izan batzuk ere eman izan zaizkio: Alkiza erreka, Berandoain erreka, Igaran erreka eta Arana erreka.

Igaran errota, Alkizako hiru errota historikoetako bat, Mandabe errekatik lortzen zuen alea ehotzeko energia. Egungo Elektralkiza baino 200 bat metro beherago zegoen.

Bidania erreka iturburuan daude Elektralkiza zentral hidroelektrikoaren presa eta saltoren hodiaren hasieran. Halaber, Errekalde baseriaren ondoan Anoetako zentral hidroelektrikoaren presa eta saltoaren ubidearen hasiera daude.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya