Mannarko golkoa
Mannarko golkoa (sinhalaz: මන්නාරමි බොක්ක, tamileraz: மன்னார் வளைகுடா) Indiako ozeanoko itsasoa da, Lakadiveetako itsasoaren ipar-ekialdea hartzen duena. Indiako hego-ekialdeko eta Sri Lankako mendebaldeko itsasbazterren artean hedaturik dago; iparraldean Adamen Zubiak bereizten du Palk itsasartetik. Biosfera erreserbaMannarko golkoa itsas bioaniztasun handiko lekua da. 3.600 landare eta animalia espezie aurkitu dira bertan, tartean Dugong dugon itsas behia eta 6 mangle espezie endemiko. Mannarko golkoko biosfera erreserbak 10.500 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 21 uharte, hondartzak, estuarioak, padurak, koralezko uharriak eta mangladiak dauzka. 100.000 lagun inguru bizi dira erreserbako 47 herrietan, gehienak Marakkayar etniako arrantzaleak[1]. Erreferentziak
Kanpo estekak |