Share to:

Manuela Allende

Manuela Allende
Bizitza
JaiotzaGordexola1733ko otsailaren 9a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGordexola1803ko maiatzaren 22a (70 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfeminista, ostalaria, abeltzaina eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Manuela Antonia Allende Aierdi (Gordexola, Bizkaia, 1733ko otsailaren 9a – ibidem, 1803ko maiatzaren 22a) feminista, ostalaria, abeltzaina eta emakumeen eskubideen defendatzailea izan zen.[1] XVIII. mendean Bizkaiko Gordexola herrian Manuela Allende emakumeak desafio (erronka) egin zion bere garaiko gizarteari, emakumeak jasaten zuen sumisioaren aurka eginez. Horrela, bere lana beste eginkizun batzuetan aritzera bideratu zuen: ostatu baten kudeaketaz eta abelburuen arduraz gain, norbere ohorea auzitegietan defendatzea lortu zuen, hots, ezkongai frustratu baten aurrean. Dirudienez, ezkongaiak Manuelari bere ondarea kendu nahi zion.[2]

2008ko urrian, XVIII. mendeko emakumearen eskubideen zaindari izan zen Manuela Allende izena jarri zioten Udal-eraikin bati.[2]

Bizitza

Manuela Antonia de Allende Aierdi 1733ko otsailaren bederatzian jaio eta San Juan del Molinar elizan bataiatua izan zen. Gurasoak Joseph Antonio de Allende Villamonte eta Maria de Ayerdi Puente izan ziren. Sendiaren bizilekua Zubiete auzoan kokatzen zen, Irazabal sendiaren etxean. Garai hartan gero egin zen errepidea ez zegoen eta galtzadak edo harbideak ibai ondotik igarotzen ziren. Sendia mahatsondoaren laborantzan jardun zuen eta ondo finkatua zegoen. Nahiz eta orduko bizitza egoera zaila izan. Manuelaren neba-arrebak Josefa, Francisca, Joseph, eta Domingo Narciso ziren.[1]

Oinordetza

Gurasoak hiltzerakoan, etxea eta alorrak bere Joseph nebari egokitu behar zitzaizkion. Baina jaraunsgabetu zuten, gurasoek prestatu zioten ezkontza barik, maite zuen Antonia Narcisa de la Puentoe de Soduperekin ezkontzeagatik. Ondoren, Manuelaren beste neba Domingo Narciso, San Miguel el Grande Mexikora emigratu eta bertan ondo kokatua eta dirutza handia eskuratu zuenez, ez zuen oinordetza onartu. Domingok hiri hartako behealdean etxe bat eraiki eta sendi handia osatu zuen. Domingo Narcisoren seme bat Ignacio Allende Unzaga izan zen, Mexikoko independentziaren alde borrokatu zuen eta egun Mexikoko heroi nazionala da. Gainera, haren jaioterria San Miguel el Grande hiria, San Miguel de Allende izendatua izan zen.[1]

Manuelaren ahizpa nagusiak, Josefak, etxeaz eta alorretaz arduratu zen, baina hainbat arrazoirengatik, zor handiarekin utzi zuen familia. Bere bi ahizpak hil eta gero Manuelak hartu zuen oinordetza: Emakume gogorra eta independentea zen eta zegozkion izena, tradizioa eta etxea mantentzeko borroka egin zuen.[1]

Lan ibilbidea

Zerbitzari eta ezkontza gorabeherak

Alorrek ez zutenez etxerako mantenurako nahikoa ematen, Manuel de Braceras Urrutia, Isasiko de la Torre de Urrutia jaunaren etxean zerbitzaten jarri zen etxe horretan, non bere biziko zati bat egin zuen. Ibardugain eremu berean Txomin de la Torre Ugarte bizi zen, jaun boteretsua ta aberatsa, batez ere mailegatzaile garrantzitsua, amaieran lur sail askorekin geratzen zena. Txominek de la Torrek eskontza proposatu zion eta Elizari baimena eskatu beharra izan zuten lehengusu-lehengusinak zirelako, baina txantaia egin zion Manuelari ezkonsari bezala bere etxea eta alorrak exijituz. Allende sendiak ezezkoa eman zion eskaera horri eta orduan Patxik errefusatu egin zuen Manuela, eskontza alde batera utzi eta lekaime izateko moja-sari on bat eskainiz. Orduan Manuelak salatu egin zuen, ezkon-hitza ez betetzeagatik eta froga bezala Elizari aurrez emandako dokumentazioa azalduz. Hau epaiketa batean, Burgosen bukatu bazen ere, erabakia ez zen Manuelaren aldekoa izan, de la Torre jaunak zuen boterea medio.[1]

De la Torre jaunak Manuelaren aurka zurrumurruak herrian zehar zabaltzeari ekin zion. Geroago, Manuelak Txomin jaunari eta zurrumurruak zabaldu zituzten emakumeei salaketa jarri zien. Txominen lehengusinak ziren Arza ahizpek emakume hauetako bat jipotu zuten, eta Txominek Manuela erahilketa zela eta, salatu egin zuen. Arazo hau Valladolideko Erret Kartzilertzan egin zen epaiketa batean amaitu zen. Manuela Valladolidera joan behar izan zuen eta ostatu batean zerbitzen aritu zen norbere egoitza ordaintzeko. Baina de la Torre jaunak lagunak mugitu zituen eta salaketa faltsu gehiagorekin emakumea preso egitea eta gartzelaratzea lortu zuen, non 1771ko abuztuaren 12raino 52 egun bertan igaro zituen. Sententzia diktatu ondoren, Manuela de Allendek epaiketa irabazi zuen urte bereko abenduaren 23an, eta errugabe deklaratu zuten. Gainera, Arza ahizpek saritu behar izan zuten, ahizpa bakoitzak berrogehita hamar dukat emanda eta Txomin de la Torrek 200 dukat. Ezin izan zuen Valladolidetik irten urte eta erdi pasatu arte, hain zuzen, Txomin de la Torrek epaiketan hitzartutakoa ordaindu arte.[1]

Ostalari

Gordexolara itzuli zenean, Braceras jaunari, artean haren zerbitzura zegoela, etxe bat alokatu zion herriko Molinar plazan ostatu bezala erabiltzeko. Gizon horrek beti lagundu zion Manuelari. Garai hartan ostatura inguruko ikasleak etortzen ziren, non jakina denez, inguru horretan euskara hitz egiten zuten ikasle horiek gaztelera ikastera joaten ziren.[1]

Manuela beste hamarkada batean aritu zen bere ohorearen alde borrokatzen. Txomin de la Torreren aurka kexa kriminala jarri zuen Gordexolako alkatearen eta epailearen aurrean. Txomin herriko alkatea izatera iritsi zen eta arrandia salaketa bat jarri zuen. Emagin batzuek parte hartu behar izan zuten, birjina ez zela eta ez zuela seme-alabarik izan aitortzeko.[1] Manuela Allenderen aldeko epaia eman ondoren, de la Torre jaunak 3,000 dukateko kalte-ordaina eman behar izan zion Manuelari kalte-ordainetan.[1]

Abeltzain

Abeltzaintzan ere aritu zen, behiak, idiak, zaldiak eta bestelako animaliak erosita. Bazuen jendea anilamia horiek zaintzen. Josefa ahizpak zorrak utzi zizkion sendiari. Manuelak etxea eta alorrak ez galtzeko zor guztiak odaindu zituen hipoteka bati esker. Horrela, Urbieta Salazartarrek Allende sendiko ondasunen jabe egin baino lehen, zorrak kitatu zituen, Etxea eta alorrak sendian iraun zuten Maria Francisca ilobaren bilobak, Manuel Gallarreta Allendek, 1831ko urtarrilaren 17an Jose Otaola Urruchiri saldu zizkion arte.[1]

Bere garaian aurreratutako emakumea izan zen. Manuela 1783ko martxoaren 2an Francisco Palacio Amabiscarrekin, bera baino hogeita bi urte gazteagoarekin, ezkondu zen. Seme-alabarik ez zuten izan. Gordexolan hil zen 1803ko maiatzaren 22an.[1]

Aintzatespenak

  • 2008an, Gordexolako Udal eraikin bati bere izena jarri zioten. [2]

Erreferentziak

  1. a b c d e f g h i j k Manuela Antonia Allende. .[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b c (Gaztelaniaz) Castresana, Elixane. (2018-10-04). «Gordexola redime la historia de Manuela de Allende» Deia (kontsulta data: 2025-05-09).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya