Manuela León
| Manuela León | |
|---|---|
(1872) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Punín (en) |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | Kitxua |
| Heriotza | 1872ko urtarrilaren 8a (31/32 urte) |
| Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
| Jarduerak | |
Manuela León Guamán (Punín, 1844 - Riobamba, 1872ko urtarrilaren 8a) Ekuadorreko emakume libertarioa izan zen, herri indigenaren matxinadan lider gisa parte hartu zuena. 2010ean, heroi izendatu zuen Ekuadorreko Errepublikako Asanblada Nazionalak.[1]
Ibilbidea
San Francisco de Macshi komunitatean jaio zen, gaur egun Cachatón San Francisco (Hatun Kacha) bezala ezagutzen dena. Gurasoak Hermenegildo Leon eta Maria Guamanen zituen, bere jaiotza Puninen, Riobambako parrokian, inskribatu zen, 1844an.
1871. urtea zen indigena talde handi baten ekintzek lehen Inka Inperioa deitzen zutena berreskuratu nahi izan zuenean. Manuela Leon (matxinoa) eta Fernando Daquilema (errege izendatu berria) buru zituztela.
Manuela Leonen idealek bere herriarentzako berdintasunezko eskubideen aldeko ekintzak burutzera eraman zuten, Gabriel García Morenoren gobernutik zetorren gehiegikeria eta zapalkuntza gelditu eta etsaien alderdiko komandanteei aurrez aurre aurre jartzera.[2]
1872ko urtarrilaren 8an fusilatu zuten bere ekintzengatik.[3] Kontatzen denez, fusilamendu pelotoiak esateko zerbait bazuen galdetzean, berak «Manapi» erantzun zuen, hau da, «ezer ez» bere hizkuntzan.
Aintzatespenak
- Quito hiriko kale batek bere izena darama.
- Ekuadorreko Estatuak heroi izendatu zuen, 2010ean.
- Guayaquilen bada kulturarteko ikastetxe komunitario elebidun fiskal bat, bere omenez bere izena daramana.[4]
Erreferentziak
- ↑ «Manuela León, la rebelde - Historias de Riobamba» https://digvas.wordpress.com (Riobamba, Ecuador) 10 de mayo de 2010.
- ↑ «Manuela León, Dirigente Indígena De Ecuador» www.purepecha.mx.
- ↑ Molina, Rubén. «FERNANDO DAQUILEMA Y MANUELA LEON HÉROES NACIONALES» www.culturaenecuador.org.
- ↑ Nicelocal. Centro Educativo Comunitario Intercultural Bilingue Manuela León Guamán. Ecuador.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









