Mar Vidal
| Mar Vidal | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Alacant, 1955 (70/71 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | farozaina |
Mar Vidal (Alacant, Valentziako Erkidegoa, 1955) Kantabriaren historiako lehen eta azken emakume farozaina izan zen. Espainiako historian izan diren 26 emakume farozainetako bat.[1]
Bizitza
Farozain
Mar Ajoko itsasargian bizi izan zen 1986 eta 1994 artean, senarra, farozaina bera ere, arduraduna zelako. Bitartean,farozain izateko oposizioa gainditu eta El Caballo eta El Pescadorreko farozaina izan zen, biak Santoñan, 1988 eta 1993ko urtarrila bitartean. Datak garrantzitsuak dira, lanbide baten agurrari erantzuten diotelako: 1992an dekretu bat onartu zen farozain lanbidea iraungitzear deklaratzeko. Egoeraren aurrean bikoteak funtzionario izan ala farozain izan erabaki behar izan zuen
Formakuntza
Mar Vidalek ikasten eta irakurtzen eman zituen farozain urteak. Historia urrutitik ikasi zuen, Fisikako ikastaroak egin zituen, idazketa sortzaileko tailerrak, aktibismoan murgildu zen M15aren ondoren, eta gero Antropologia Forentseko modulu bat ikasi zuen. Horrela, antropologiaren zale amorratu bihurtu zen, batez ere historiaurrearena, neandertalena bereziki. Eta lantzen jarraitu zuen Albert Einstein-etik María Zambrano-ra irakurriz, zientzia fikziozko filmak ikusiz, dekorazioaz ikasiz. Bere ametsarekin mimetizatu zen: izpiritu farozalea du.
Dokumentala
Mar Vidal eta beste zenbait emakume farozaini buruzko Aunque seamos islas dokumentala egin zuen asturiar Cristina Rodríguez dokumentalgileak eta 2026ko urtarrilean aurkeztu zuen Santanderko Embajadores zineman.[2][3][4]
Erreferentziak
- ↑ Cabria, Elsa. (2026-01-24). «Mar Vidal, primera y última farera en la historia de Cantabria: "Fui tras una idea, tras un modo de vida"» elDiario.es (kontsulta data: 2026-01-31).
- ↑ Aunque seamos islas (2025). (kontsulta data: 2026-01-31).
- ↑ Podcast A Son de Mar. (2025-11-06). 114. Fareras. Aunque seamos islas.. (kontsulta data: 2026-01-31).
- ↑ HERE, YOUR NAME GOES. (2025-11-22). «Opinión de aunque seamos islas de Cristina Rodríguez Paz: la belleza de la soledad» paseando a miss cultura (kontsulta data: 2026-01-31).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









