Share to:

Maragheh

Maragheh
مراغه
Irango hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Iran
ProbintziaEkialdeko Azerbaijan
Irango eskualdeaMaragheh County
Irango barrutiaCentral District
Izen ofizialaمراغه
Jatorrizko izenaمراغه
Geografia
Koordenatuak37°23′31″N 46°14′21″E / 37.3919°N 46.2392°E / 37.3919; 46.2392
Mapa
Altitudea1.456 m
Demografia
Biztanleria272.400
alt_left 2 (%0) (%32,3) 87.868 alt_right
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia041
Hiri senidetuakGoražde
maraghe.com

Maragheh (persieraz: مراغه‎); azerbaijaneraz: مراغا; armenieraz: Մարաղա) Irango iparraldeko hiria da, Safi Chay ibaiaren ertzean dagoena. Tabriz hiritik 130 kilometro hegoaldera dago, Ekialdeko Azerbaijan probintzian. 300 000 biztanle inguru ditu.

Hiria

Hiria inguratzen duen harresi garaia, zenbait tokitan, suntsituta dago eta sartzeko lau ate ditu. Harrizko bi zubi ditu, dirudienez Hulagu Kanen (1217-1265) erregealdian eraikitakoak, honek Maraghe Ilkhanerriko hiriburu bihurtu zuelarik. Handik gutxira, Ekialdeko Asiriar Elizaren patriarka zen Yahballaha III.aren egoitza bihurtu zen.

Ur asko dagoela eta, Maragheh hiria mahastiz, baratzez eta fruta-lursailez inguratuta dago. Gainera, gertu dagoen Dashkasan herrian sortzen den marmolagatik da ezaguna. Marmol hori arrosa, berdexka edo esne-zuria da, eta kolore gorri kobrezko zainak ditu. Mundu osoan esportatu eta saltzen da, «Azarshar horia, edo gorria» izenarekin.

Behatoki astronomikoa

Hiriaren mendebaldean dagoen muino baten gainean, Maraghehko behatoki astronomiko ospetsuaren hondakinak daude, "Rasadjane" izenez ezaguna, Hulagu Kanen agintaldian eraiki zena Nasir al-Din al-Tusi astronomoarentzat. Eraikinak, zalantzarik gabe zitadela ere izan zenak, 340 bider 135 metroko espazioa hartzen du, eta hormen zimenduek bi eta hamahiru metro arteko lodiera dute. Han egindako behaketa astronomikoen emaitzak Iljainien Tauletan bildu ziren eta Kopernikorengan eragina izan zuten.

Gaur egun, letoizko kupula handi batek babesten ditu behatoki zaharraren hondakinak eta bertan antzinako behatokian erabilitako gailu astronomiko batzuk erakusteko asmoa dago. Lau solairuko eta 28 metroko diametroa duen harri zirkularreko eraikin bat zen, izarren eta planeten posizioak behatzeko horma-koadrantea, bere meridianoarekin lerrokatuta zuena.

Behatokia 50 urte baino gehiago egon zen aktibo eta beste behatoki astronomiko batzuk eraikitzeko eredua izan zen, esaterako, Samarkandako Ulugh Beg sultanaren izenean eraikitakoa, Istanbuleko Taqi al-Din behatokia edo Jaipurreko Jai Singh behatokia.

Klima

    Datu klimatikoak (Maragheh (1991–2020))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.9 19.0 26.0 31.6 33.9 39.6 42.0 40.4 37.4 32.3 24.3 21.1 42
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4.6 7.2 12.4 18.2 23.9 30.3 34.0 34.0 29.2 21.9 12.8 6.8 19.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.3 1.8 6.6 12.0 17.2 23.1 26.8 26.6 21.7 15.0 7.1 1.9 13.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.8 -2.1 2.1 6.8 11.3 16.5 20.4 20.3 15.5 9.8 3.2 -1.5 8.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -20.6 -16.6 -13.2 -6.2 1.0 8.0 11.0 12.4 5.0 -0.6 -9.0 -18.4 -20.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 27.2 28.2 41.3 56.4 29.3 5.4 2.2 0.6 5.0 19.8 38.1 26.7 280.2
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 5.1 5.3 7.0 7.7 5.0 1.4 0.4 0.3 0.9 3.0 5.2 4.7 46.0
Eguzki orduak 144.0 160.0 194.0 220.0 283.0 358.0 371.0 361.0 314.0 248.0 179.0 138.0 2970.0
Hezetasuna (%) 69.0 64.0 56.0 52.0 46.0 33.0 31.0 29.0 33.0 45.0 61.0 68.0 48.9
Iturria: NOAA[1]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) National Oceanic and Atmospheric Administration. World Meteorological Organization Climate Normals for 1991-2020 — Maragheh. .

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya