Share to:

Marcia Lucas

Marcia Lucas
Bizitza
JaiotzaModesto1945eko urriaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaRancho Mirage2026ko maiatzaren 27a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)George Lucas  (1969ko otsailaren 22a -  1983)
Familia
Hezkuntza
HeziketaLos Angeles City College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-muntatzailea
Jasotako sariak

IMDB: nm0524235 Allocine: 41117 Allmovie: an272780 Edit the value on Wikidata

Marcia Lou Griffin (Modesto, 1945eko urriak 4 - Rancho Mirage, 2026ko maiatzak 27),[1][2] ezagunagoa Marcia Lucas izenarekin, Ameriketarako Estatu Batuetako zinema editore eta muntatzailea izan zen. Muntaia onenaren Oskar saria lortu zuen 1978an Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria filmeagatik.[3]

Biografia

Kaliforniako Modesto hirian jaio zen 1945eko urriak 4an.

Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatearen zinema eskolan ezagutu zuen George Lucas, zeinekin ezkondu zen 1969an.

Minbiziarekin hil zen 2026an, Rancho Mirage Kaliforniako hirian.[1]

Lana

Liburuzain ikasle moduan hasi zen Sandler Films produktoran. Trailerrak eta sustatze filmak editatu zituen, 1967an Verna Fieldsen laguntzaile bihurtu zen arte, garai hartako emakume muntatzaile errespetatu gutxietako bat zena, Lyndon B. Johnsoni buruzko dokumental batean lan egiteko. [4]

George Lucasi laguntzen hasi zen Filmmaker (1968) laburmetraian eta geroko THX 1138 (1971) eta American Graffiti (1973) lanetan. American Graffiti filma editatu zuen Verna Fieldsekin batera eta bere lehen Oskarraren izendapena lortu zuen 1974an.[4][5]

Hurrengo Martin Scorseseren Alice Doesn't Live Here Anymore (1974) filma editatu zuen, izena lortzeko balio izan ziona, senarraren izenetik aparte. Editore gainbegiratzailea izan zen Scorseseren beste bi film ezagunetan: Taxi Driver (1976) eta New York, New York (1977) filmak. [4]

Aurrerago, Star Wars filma (gero Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria gisa ezagutuko zena) koeditatu zuen Paul Hirsch eta Richard Chewrekin batera, eta lan horrekin muntaia onenaren Oskar saria irabazi zuen 1978an eta Zientzia Fikzio, Fantasia eta Terrorezko filmeen Akademiak ematen duen Saturn Award saria 1977.[3] Trilogiako bi hurrengo filmak ere koeditatu zituen Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa (1980) eta Star Wars VI. Atala: Jedi Zaldunaren Itzulera (1983).[4][6]

Era berean, George Lucasen beste produkzio batzuetan aritu zen lanean: Steven Spielbergek zuzendutako Raiders of the Lost Ark (1981), ofizilaki nahiz ezofizialki. [4][6]

1981an, nesktila bat adoptatu zuen alabatzat eta lana uzten joan zen pixkanaka.[4][6]

1983an George Lucasengandik dibortziatu zen eta Marcia Lucasen izena Star Wars sagaren historia ofizialetik ezabatua izan zen. Hala eta guztiz ere, zine kritikari eta sagaren jarraitzaile askoren arabera, filmak ez ziren existituko bere lanik gabe, edizioan aportazio handiak egin zituelako.[4][7]

2021an, Howard Kazanjian: A Producer's Life liburua idatzi zuen J. W. Rinzlerrekin batera. Howard Kazanjian produltorearen liburu horren hitzaurrean, bere iritzia eman zuen Stars Wars filmen ondorengo filmeengatik.[8][9]

Filmografia

Urtea Izenburua Lana Oharrak
1983 Star Wars VI. Atala: Jedi Zaldunaren Itzulera Editorea [6]
1980 Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa
1979 More American Graffiti Kredituetan agertu gabe
1977 New York, New York Editore gainbegiratzailea
Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria Editorea
1976 Taxi Driver Editore gainbegiratzailea
1974 Alice Doesn't Live Here Anymore Editorea
1973 American Graffiti
1972 The Candidate (1972ko filma) Edizio laguntzailea
1971 THX 1138
1969 Medium Cool Marcia Griffin izenarekin
The Rain People
An Impression of John Steinbeck: Writer Editorea Laburmetraia
1968 Filmmaker

Liburuak

Sariak eta omenaldiak

Oscar Sariak

Urtea Kategoria Izendatutako lana Emaitza
1974[5] Muntatze onenaren Oscar Saria American Graffiti Izendatua
1978[3] Muntatze onenaren Oscar Saria Star Wars: IV. Atala - Itxaropen berria Irabazlea
BAFTA Sariak
Urtea Kategoria Izendatutako lana Emaitza
1976 Edizio onenaren saria Taxi Driver Izendatua
1977 Edizio onenaren saria Star Wars: IV. Atala - Itxaropen berria Izendatua
Saturn Sariak
Urtea Katergoria Izendatutako lana Emaitza
1977 Edizio onenaren saria Star Wars: IV. Atala - Itxaropen berria Irabazlea

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) Gutiérrez, André. (2026-05-29). «ÚLTIMA HORA: Muere figura CLAVE para la creación del universo de Star Wars a los 80 años, después de una batalla contra el cáncer» Azteca 7 (kontsulta data: 2026-06-09).
  2. (Ingelesez) Johnson, G. Allen. (2026-05-29). «‘Star Wars’ editor Marcia Lucas, former wife of George Lucas, dies at 80» San Francisco Chronicle (kontsulta data: 2026-06-09).
  3. a b c (Ingelesez) «The 49th Academy Awards | 1977» www.oscars.org 2014-10-05 (kontsulta data: 2026-06-09).
  4. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Blady, Jessi. (2023-11-14). «Marcia Griffin, la mujer que le dio forma a Star Wars» La Cosa Cine (kontsulta data: 2026-06-09).
  5. a b (Ingelesez) «The 46th Academy Awards | 1974» www.oscars.org 2014-10-04 (kontsulta data: 2026-06-09).
  6. a b c d (Gaztelaniaz) Books, Pano Art. (2018-08-16). «Marcia Lucas, la ex-mujer de George Lucas, salvó el final de «Star Wars» en la sala de montaje» panoramica de las artes (kontsulta data: 2026-06-09).
  7. (Gaztelaniaz) Sánchez, Verónica. (2021-03-05). «Star Wars: Marcia Griffin, la mujer poco reconocida detrás de la franquicia» Tomatazos (kontsulta data: 2026-06-09).
  8. (Gaztelaniaz) «Howard Kazanjian: A Producer's Life» La Biblioteca del Templo Jedi 2021-09-22 (kontsulta data: 2026-06-09).
  9. a b (Gaztelaniaz) Pareja, Por Álex. (2021-09-21). «Marcia Lucas, editora de las películas originales de Star Wars, muestra su enfado ante la última trilogía: "No tienen ni idea"» IGN España (kontsulta data: 2026-06-09).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya