Marda
| Marda | |
|---|---|
| herrixka | |
| Administrazioa | |
| Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Salfitko Gobernazioa |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 32°06′47″N 35°11′45″E / 32.113°N 35.1957°E |
![]() | |
| Altitudea | 430 m |
| Mugakideak | Salfit, Iskaka (en) |
| Demografia | |
| Biztanleria | 852 (1961) 2.375 (2017) |
Marda (arabieraz, مرده) Palestinako hiri bat da, Salfiteko Gobernaziokoa, Zisjordaniako iparraldean. Nablusetik 18 kilometrora dago, hego-mendebaldean. 2017ko datuen arabera 2.354 biztanle ditu.[1] Inguruan beste eskualde hauek ditu: Qalqiliya, Nablus eta Ramallah.


Naksaren garaian (1967) Israelek okupatutako hirietako bat da. 1978an, Ariel izeneko kokagunea eraikitzen hasi ziren Mardatik hegoaldean. Horretarako, Salfit eskualdeko Marda, Haris, Kifl Haris, Qira, Jamma'in, Iskaka eta Yasuf herrietako eta Salfit hiriburuko lurrak konfiskatu zituzten. 1978 baino lehen, Mardako azalera 9.326 dunumekoa zen[2], horietatik 499 eraikiak. 5.400 dunum galdu ditu aipatutakoen ondorioz, bere azalera osoaren ia % 58, Mardako Udalaren arabera. Ariel Zisjordaniako kokagune handienetako bat da: egun, 20.000 biztanle inguru ditu. Mardako lurren% 40 konfiskatu dute Ariel eraikitzeko eta Arielgo kolonoek erabili beharreko bideak egiteko, batez ere Trans Samaria izeneko autobidea, herriaren iparraldean dagoena eta palestinarrek ezin dutena erabili.[3]
Osloko 1995eko Itunaren arabera, herriaren lurraldearen %15,8 B eremuan (Palestinar Aginte Nazionalaren kontrol zibila baina Israelen kontrol militarra) gelditu zen eta gainerako %84,2 C eremuan (Israelen kontrol administratiboa eta segurtasunekoa).
Familia gehienak nekazaritzatik eta olibondoetatik bizi da, baina israeldarren okupazioaren eta harresiaren ondorioz gero eta lur gutxiago dute horretarako.

Bertako olibondoek famatu dute herria, diotenez badira horien artean 2.000 urte dituztenak eta zaharragoak ere. Eskualde honetan ur ugari dago, erromatarren garaiko iturri bat ere bai, baina ur guztia Israelgo enpresa batek, Mekorotek, kudeatzen du[4][5].
Nafarroako Arbizu herria Mardarekin senidetuta dago.[6][7]
Erreferentziak
- ↑ https://pcbs.gov.ps/pcbs_search.aspx?q=census. .
- ↑ https://www.palestineremembered.com/GeoPoints/Marda_1399/index.html. .
- ↑ «Los chicos de Hares pueden pasar el resto de sus vidas en la cárcel» palestinalibre.org (kontsulta data: 2023-12-02).
- ↑ https://www.elsaltodiario.com/agua/israel-palestina-mekorot-apartheid-agua-argentina. .
- ↑ «Ocupación en Palestina: Colonias contaminantes» palestinalibre.org (kontsulta data: 2023-12-02).
- ↑ «Arbizutik Mardarako elkartasun taupadak - Sakana» Guaixe.eus (kontsulta data: 2023-12-03).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-11-29). «Palestinarekin elkartasuna berretsi dute Arbizu eta Zestoako alkateek» naiz: (kontsulta data: 2023-12-03).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










