Margarida Minguillón
Margarida Minguillón Aran (Bartzelona, Katalunia, 1947ko otsailaren 24a) antzerki, zinema eta telebistako aktore kataluniarra da. Bikoizketa lanetan ere aritu da. Oso ezaguna da Katalunian TV3 kanal autonomikoko telenobela batzuetan egindako lanengatik, hala nola, Poblenou,[1] La Rosa edo El cor de la ciutat.[2][3][4] BiografiaAntzerkian eta telebistan ibilbide luzea egin duen aktorea da. Zinemari dagokionez, 2002an Antonio Chavarríasek zuzendutako Volverás filmean parte hartu bazuen ere,[5] bikoizketako aktore egin du lan batez ere,[6] eta aktore ospetsu askori jarri dio ahotsa.[3] Lan ibilbideaAntzerkian hasi zen, 1970. urtean, ¿Quiere ser polígamo? lanean parte hartu zuenean. Hurrengo urtean, “Napoleon soy yo” eta “Cuando el diablo tiene faldas”. Harrezkero, lan eta muntaketa ugari egin ditu agertokien gainean, eta horien artean, adibide gisa, “Berenàveu a les fosques”, “Superboeing”, “La cambrera és perillosa” edo “Les arrels d'Arnold Wesker” nabarmentzen dira.[3] LanakAntzerkia
Telebista
Zinema
Erreferentziak
Kanpo estekak |