Izidor Makay militarraren eta Mária Szeremleyren alaba zen[1].
1909an Arte Eszenikoen Akademian lizentziatu zen. Horren ostean, urtebetez jardun zuen Miskolcen, eta 1910ean Vígszínházen denbuta egin zuen Ferenc MolnárrenAz ördög antzezlanean. Horrez gain, Belvárosi antzokian (1926), berriz ere Vígszínház antzokian (1929-1935), Antzoki Nazionalean (1935-1948), Andrássy kaleko antzokian (1937) eta Terézkörúti antzokian (1938) lan egin zuen. 1937tik 1944ra Antzerki Akademian irakatsi zuen, 1948tik 1950era Madách Antzokiaren kudeaketan parte hartu zuen, eta 1950etik 1989ra, hil arte, Antzerki Nazionalera itzuli zen. 1912az geroztik, zineman ere antzeztu zuen[1].
1919ko abuztuaren 16an Miksa Marton legelariarekin ezkondu zen eta 1936ko abuztuaren 2an alargundu zen[1].
1989ko azaroaren 6an hil zen Budapesten, 98 urte zituela[3][4].