Share to:

Maria Bernardeau

Maria Bernardeau
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Bernardeau Duato
JaiotzaMadril2004ko abuztuaren 18a (22 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaMiguel Ángel Bernardeau
AmaAna Duato
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaFrancisco de Vitoria Unibertsitatea : Arte eder
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Irakaslea(k)Cristina Alcázar
Jarduerak
Jarduerakaktorea, female painter (en) Itzuli, telebista-aktorea eta eskultorea

IMDB: nm9019668 Rottentomatoes: celebrity/maria_bernardeau Edit the value on Wikidata

María Bernardeau Duato (Madril, 2004ko abuztuaren 18a) aktorea da..

Bizitza

Familia

GUrasoak Ana Duato aktorea eta Miguel Angel Bernardeau ekoizlear dira. Miguel Bernardeau aktorearen arreba da. Joaquin Duato enpresariaren iloba da eta Nacho Duato dantzariaren bigarren iloba da.

Ikasketak

Txiki-txikitatik izan zuen Mariak arteetarako berezko joera. Bigarren mailako ikasketak osatu ostean, heziketa artistikoan sakontzea erabaki zuen, horretarako, Madrilgo Francisco de Vitoria Unibertsitatean (UFV) Arte Ederrak eta Moda Diseinua ikasi zuen.

Aldi berean, Aktorearen Zentroan trebatu zen aktoretzarako, eta bere prestakuntza ikastaro espezializatuekin osatu zuen, hala nola: LAMDA acting in English, LECOQ keinuaren eskolako ikastaroa, Cristina Alcázarren kamara aurreko ikastaroa eta Leticia Santaféren ahots-ikastaroa.

Horrez gain, kanturako trebetasunak eta dantzarako hainbat diziplina garatu ditu, hala nola jazza, garaikidea eta modernoa.

Aktore ibilbidea

Maria 12 urterekin hasi zen telebistan, Cuéntame cómo pasó telesailean Mercedes Fernándezen bertsio gaztea interpretatu zuen. Mercedes Fernández, bere amaren pertsonaia, izan zen zen. Esperientzia horri esker, Ana Duatorekin eszenak partekatu ahal izan zituen, eta jarduera profesionalaren munduan sartu zen.[1]

Ondoren, La 1 de Televisión Españolak emandako HIT telesailean parte hartu zuen, eta bertan agerraldi labur bat egin zuen, telebistako bere esperientzia zabaltzen lagundu ziona.

Hala ere, Física o química: La nueva generación telesailean izan zuen rol nabarmenagoa, Carlora pertsonaia. 2025eko otsailaren 16an Atresplayer-en estreinatu zen produkzio horrek protagonistetako baten papera egin zuen, nerabezaroaren berezko erronkei aurre eginez, urte batzuk lehenago beste ikasle belaunaldi batek okupatutako Zurbaran Institutu ospetsuaren testuinguruan.[2][3][4]

Beste proiektu batzuk

Aktore-ibilbideaz gain, arte plastikoekiko zaletasun handia du. Instagram kontuan, non 16 mila jarraitzaile izan dituen, bere sorkuntza piktorikoak erregularki partekatzen ditu, bere moldakortasuna eta adierazpen artistiko desberdinekiko konpromisoa erakusten du.[5]

Bizitza pribatua

Arlo pertsonalean, harreman hurbila du Miguel nebarekin. Gainera, Aitana Ocaña abeslariarekin, nebaren bikotekide ohiarekin, adiskidetasun sendoa sortu du. 2022an Aitana eta Miguelen arteko hausturaren ostean ere, Maria eta Aitana elkarrekin une batzuk pasatzen ikusi dituzte, hala nola Eivissan 2024ko abuztuan egindako opor batzuetan, non lagunekin batera itsasontziz paseo bat egin zuten.[6]

Maria Bernardeauk bere bizitza pertsonala eta sentimentala modu diskretuan mantendu du. Arlo publikoan hainbat pertsonarekin harremana izan badu ere, aktoreak bere bizitza pribatuaren xehetasunak ez partekatzeko hautua egin du.

2025ean jakinarazi zen Mariak harreman sentimental bat hasi zuela Miguel Fernandez ekin, Física o química: La nueva generación telesaileko errodaje kidearekin.[7]

Filmografia

Telebista

Urtea Lana Pertsonaia Oharrak
2017-2023 Cuéntame cómo pasó Mercedes Fernández pertsonai protagonista gaztetan 9 atal (T18.E19 Atala: 328, T19.E5 Atala: 334, T19.E11 Atala: 339, T19.E20 Atala: 348, T20.E8 Atala: 356, T21.E17 Atala: 385, T22.E3 Atala: 391, T22.E20 Atala: Whisky y T23.E6 Atala: 412)
2022 HIT Alba Atal 1 :, T3.E2 Atala: 22
2025 Física o química: La nueva generación Carlota Protagonista; 8 atal:, T1.E1-T1.E8

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya