Share to:

Maria Jesus Ibaseta

Maria Jesus Ibaseta

Bizitza
JaiotzaLazkao1885eko azaroaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1976ko abenduaren 31 (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
KidetzaEmakume Abertzale Batza

Maria Jesus Ibaseta Mendizabal (Lazkao, Gipuzkoa, 1885eko azaroaren 20a - Bilbo, Bizkaia, 1976ko abenduaren 31) maistra eta ekintzaile politikoa izan zen. Bilboko udal maistra ibili zen 1906tik aurrera, eta Emakume Abertzale Batzako kide izan zen.

Bizitza

1885ean Gipuzkoako Lazkao herrian jaioa, 1903an Bizkaiko hiriburu Bilbon ari zen irakasle ikasketak egiten. Hartara, Bilboko Irakasleen Goi Eskola Normalean Goi-mailako Irakasle ikasketetako titulua lortu zuen 1905 urtean.

Bilboko seigarren eta bosgarren barrutietako eskoletan ibili zen lanean, Zorrozako haurren eskolako zuzendaria izan arte; ondoren Iturribideko, Marzanako eta Larraskituko eskoletan ibili zen maistra.

Gainera, emakume helduentzako gau-eskolak ematen zituen; bai eta, igandeetan, nagusientzako eskoletan ere.

1918an, Indautxuko eskoletako zuzendaria zen.[1] Ibasetarekin batera, han ari ziren lanean Emiliana Bilbao Idoiaga, María Luz San Cristóbal, María Pilar Melendo, Patrocinio Izagirre Delgado, Concepción Elexpuru, Adelaida Zulueta, María Carmen Martinitz Goenetxea eta Consuelo Gartzia Kaltzada.

Irakasle ez ezik, ekintzaile politikoa ere izan zen Maria Jesus: Emakume Abertzale Batza erakundean parte hartu zuen hasiera-hasieratik. Erakunde horretako lehenengo zuzendaritzan, 1922an, diruzain kargua zuen Ibasetak.[2]

1979an, Espainiako aldizkari ofizialean ageri da Ibasetaren izena, Laudioko (Araba) Galmaka auzoko eskola partikular bati lotuta: orduantxe desagertu baitzen auzo horretako eskola, Maria Jesus Ibaseta irakasle titularra zelarik.[3]

Erreferentziak

  1. Maestras de Bilbao (primer cuarto del siglo XX). (kontsulta data: 2017-06-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Emakume Abertzale Batza» Auñamendi Eusko Entziklopedia (kontsulta data: 2017-06-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Orden de 7 de junio de 1979 sobre cese de actividades de Centros no estatales de Educación General Básica y Preescolar» Boletín Oficial del Estado 276: 26627. 1979-11-17 (kontsulta data: 2020-11-20). Arabako probintziari dagokion atalean, Galmakako eskola partikularra ageri da; eta, haren titulartzat, Maria Jesus Ibaseta Mendizabal.

Bibliografia

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya