Maria Manasseina
| Maria Manasseina | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1841 |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | errusiera |
| Heriotza | San Petersburgo, 1903ko martxoaren 17a (61/62 urte) |
| Hobiratze lekua | Novodevichy Cemetery (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | errusiera frantsesa alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | medikua, neurozientzialaria, biokimikaria eta idazlea |
| Lantokia(k) | San Petersburgo |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
Maria Mikhailovna Manaseina, Marie de Manacéïne izenez ere ezaguna (Korkunova, 1841eko martxoaren 18a - San Petersburgo, 1930eko martxoaren 17a) errusiar mediku eta neurozientzialaria izan zen.
Medikuntzan lizentziatua zen, eta Errusiako Inperioko lehen emakumeetako bat izan zen lizentziatzen.
Artikulu ugari argitaratu zituen frantsesez, errusieraz eta alemanez. Hala ere, ez zen arraroa gizonezko mediku gisa bere burua aurkeztea izan ere, ziurtagiri bat lortu zuen hori frogatzen zuena. Gaur egun kimika fisiologikoaren alorreko neurozientzialari aditu eta somnologian eta biokimikan aitzindari da.
Bizitza pertsonala
Oraindik ikasle zela, Manasseina, Poniatovskirekin ezkondu zen, bere ikaskide batekin.Biak batera Narodniki zirkulu iraultzailean parte hartu zuten batera .
1917ko Errusiako Iraultzan ere parte hartu zuten, Tzar Errusiako enperadoreak jarritako arauen aurka hain zuzen ere.
Horrez gain, publikoki leialtasuna adierazi zion gobernu tzaristari, eta horretarako diru kopuru eskuzabala jarri zuen. Poniatovsky, bere lehen senarra, atxilotu zuten eta erbestealdian hil zen. Urteak geroago, 1856an, Viatxeslav Avksentievitx Errusiako medikuntzan ospetsua zen gizonarekin ezkondu zen.
Zientziari egindako ekarpenak
Neurozientzien arloan Manasseinaren ekarpenik aipagarriena loaren gabeziari buruzko ikerketak izan ziren eta ikerketa hau Ivan Romanovitx Tarkhanov irakaslearekin batera egin zuen.
Esperimentu honetarako, hamar txakurkume insomnio totalean eduki zituzten, hau da, lorik egin gabe. Kume horiek lehenago elikatuta eta primeran zainduta zeuden. Lo faltak 4-5 egun igaro ondoren larria izan zen, eta ondorioz, txakurkume guztiak hil ziren.
Kontrol neurri gisa, beste txakurkume batzuk gosez hil zituzten. Emaitza horiek argi eta garbi erakutsi zuten loak bizitzari eusteko duen garrantzia eta lo faltak elikagai faltak baino heriotza azkarragoa dakar.
Ikerketa horren ondorioz, Manasseinak ondorioztatu zuen loa garuneko zelulak birsortzeko elikadura bezain beharrezkoa dela.
Bere lanak eragin handia izan zuen komunitate zientifikoan eta zientzialari askok bere eredua errepikatu zuten:
1896an, George T. V. Patrick eta Allen Gilbert psikologo estatubatuarrek gizakiaren lehen loaren gabezia esperimentua egin zuten. Geroago, 1988an, Lamberto Daddi, Giulio Tarozzi eta Cesare Agostinit italiar ikerlariek Manasseinaren aurkikuntzak zabaldu zituzten, kumeen burmuinen analisi histopatologiko eta anatomiko zehatza eginez.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









