Maria Quitéria de Jesus
| Maria Quitéria de Jesus | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Feira de Santana, 1792ko uztailaren 27a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Salvador da Bahia, 1853ko abuztuaren 21a (61 urte) |
| Hobiratze lekua | Igreja do Santíssimo Sacramento e Sant'Ana (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | portugesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | militarra eta soldadua |
| Jasotako sariak | |
| Zerbitzu militarra | |
| Adar militarra | Brasilgo Armada |
| Gradua | Alferez |
| Parte hartutako gatazkak | Brasilgo Independentzia Gerra |
Maria Quitéria de Jesus (Feira de Santana, Brasil, 1792ko uztailaren 27a – Salvador de Bahia, Brasil, 1853ko abuztuaren 21a) emakume militarra izan zen, Brasilgo Independentziaren heroia. Brasilgo tropekin batera Portugalgo soldaduen aurka borrokatu zuen, gizon jantzita "Medeiros soldadua" izenez.[1][2][3][4]
Bizitza
Maria Quitéria 1792an Feira de Santanatik gertu zegoen finka batean jaio zen, gaur egungo Bahia estatuan. Inguruko lur-jabe txiki baten alaba izan zen. Inolako ikasketa formalik gabe, Maria Quitéria analfabetoa izan zen, baina aitaren etxaldeko giroan ikasi zuen zaldiz ibiltzen, su-armak erabiltzen eta ehizatzen. Bere garaiko landa-giroan ohikoak ziren jarduera horiek, baina ez oso ohikoak inguruko emakume batentzat.
Soldadu ibilbidea
Maria Quitéria gaztea ezkontzear zegoen 1822ko uztailean, Bahia probintzia Brasilen independentzia aldarrikatzen zuen Pedro de Braganza printzearen alde agertu zenean, eta jarrera horri eusteko, Bahiako agintariek mezulariak bidali zituzten armen edo soldaduen atxikimendu bila probintzia osoan zehar; ordezkaritza bat Feira de Santanara heldu zenean, Maria Quitéria de Jesusen aita libre geratu zen alargun eta seme-alaba adingabeak izateagatik.
Gizon jantzi
Aitaren baimenik izan ez arren, Maria Quiteriak tropa independentistekin bat egin zuen. Horretarako, Maria Quitéria de Jesusek bere ahizpa-erdiaren etxera ihes egin zuen eta ilea moztu zuen, gizon jantzi zen eta gertu zegoen Cachoeira hiribildura joan zen, bertako artilleria erregimentuan "Medeiros soldadu" ezizenez izena emateko.
Aitak deskubritu eta gona jantziarazi
Handik gutxira, bere aitak deskubritu zuen eta bere benetako sexua ezagutzera eman zenean, Printzearen Boluntarioen Batailoiko tropetan geratzea lortu zuen, armekin zuen diziplina eta trebetasunarengatik, bere uniformeari eskoziar erako gona bat gehituz.
1822. urteko urritik 1823. urteko ekainara, Maria Quitériak Bahia probintzian zeuden soldadu portugaldarren aurkako hainbat borroka eta segadatan parte hartu zuen, bere fusila bere kideek bezain trebeki erabiliz eta etsaien suaren aurrean ausardia erakutsiz. 1823. urteko uztailean kadete mailara igo zen, eta Bahiako gerra kanpainen bukaeraren ostean, 1823ko abuztuaren 20an Petri IV.a enperadoreak Rio de Janeiron hartu zuen, bertan kondekoratua eta alferez mailara igotzeko.
Maria Quitéria de Jesus Feira de Santanara itzuli zen, aitak barkatu egin zion eta ezkondu egin zen. Alargundu zenean eta aitaren herentzia erreklamatu ostean, Salvador de Bahiara joan zen bizitzera alabarekin.
Erreferentziak
- ↑ (Portugesez) «Maria Quitéria: história, importância, morte» Brasil Escola (kontsulta data: 2025-10-27).
- ↑ Txantiloi:Es-CL bacanas. (2021-07-01). «Mujeres Bacanas | Maria Quiteria (1792-1853)» Mujeres Bacanas (kontsulta data: 2025-10-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «María Quitéria de Jesús, la heroína de Brasil» Amura Yachts & Lifestyle (kontsulta data: 2025-10-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «María Quitéria de Jesús Medeiros - EcuRed» www.ecured.cu (kontsulta data: 2025-10-27).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









