Marie Garai
| Marie Garai | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hiriburu, 1861eko apirilaren 11 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Biarritz, 1953ko abenduaren 3a (92 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria eta erretratugilea |
Marie Garai (Hiriburu, Lapurdi, 1861eko apirilaren 11 – Biarritz, Lapurdi, 1953ko abenduaren 3a) margolaria eta erretratugilea izan zen.[1][2]
Bizitza
Formakuntza
Baionako Marrazketa eta Pintura Eskolan ikasi zuen Achille Zo irakaslearekin; eta ondoren, Parisen, irakasle izan zituen Pierre Auguste Cot, Henry, Paul Robert, Henner eta Carolus-Duran.[1]
Lan ibilbidea
1881ean, aita hil zitzaiolarik, Baionara joan zen bizi izatera, eta marrazketa-eskolak eman zizkien oinarrizko diploma prestatzen ari ziren neska gazteei. 1894an, Cours de perspective argitaratu zuen, bere ikasleei zuzendutako lana.[1]
1921ean, Baionako irakasle lanak utzita, Biarritzera joan zen bizi izatera. Erretratuak margotzen jarraitu zuen, eta marrazketa-eskolak eman zituen, baina erakusteari utzi zion. Biarritzen bizi izan zen hil arte.[1]
Erakusketak
Hainbat erakusketa egin zituen bere bizitzan zehar, besteak beste:Aipuaren errorea: Ixteko </ref> falta da <ref> etiketarako
- Baionan, sei pastel aurkeztu zituen Baiona-Biarrizko Arteen Adiskideen Elkartearen erakusketan: Franxistegi abadearen erretratua, Joseph Dop jaunaren erretratua, Robert Dhiriart jaunaren erretratua, Pierre Labrouche jaunaren erretratua, Euskal herritar zaharra eta Quevedoko abadearen erretratua.
- 1897: Pauen, Ziburuko ate zaharra margolanarekin, Arteen Adiskideen Elkartearen erakusketan parte hartu zuen.
- 1900: Parisen, Besta Berriko prozesioa Bidarrain aurkeztu zuen Nazioarteko Erakusketan.
- 1901: Ziburuko kale kantoi bat eta Ziburuko eliza kantoi bat margolanekin parte hartu zuen Frantziar Artisten Erakusketan.
- 1904: Parisen, Orreagako penitente beltzak margolanarekin parte hartu zuen Frantziar Artisten Erakusketan. Lan hau Baionako Euskal Museoan dago.[3][4]
- 1905: Donibane Lohizuneko infantaren kaia margolanarekin parte hartu zuen Frantziar Artisten Erakusketan.
- 1910: Parisen, Elizarako irteera, Euskal Herria margolanarekin parte hartu zuen Frantziar Artisten Erakusketan.
- 1911: Parisen, Tomate uzta, Ziburun margolanarekin parte hartu zuen Frantziar Artisten Erakusketan.
- 1914: Léon Bonnat eta haren ikasleak (XXI. mendearen hasieran Bonnat museoan), urte horretan bertan margotutako oihalarekin parte hartu zuen Frantziar Artisten Erakusketan.
Erreferentziak
- ↑ a b c d «Garay, Marie» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) (kontsulta data: 2026-05-18).
- ↑ «Artprice.com, número 1 mundial en información sobre el mercado del arte» es.artprice.com (kontsulta data: 2026-05-18).
- ↑ «Euskal museoa bisitatu» https://www.visitbayonne.com/eu/ (kontsulta data: 2026-05-18).
- ↑ «Les expositions temporaires passées» www.musee-basque.com (kontsulta data: 2026-05-18).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









