Marie Under
| Marie Under | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Tallinn, 1883ko martxoaren 27a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Stockholm, 1980ko irailaren 25a (97 urte) |
| Hobiratze lekua | Rahumäe Cemetery (en) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Carl Hacker (en) Artur Adson (1924 - 1977) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | estoniera alemana errusiera frantsesa suediera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | olerkaria, artxibozaina, itzultzailea, idazlea eta kazetaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Bavariako Arte Ederren Akademka |
Marie Under (Tallinn, Estonia, 1883ko martxoaren 27agreg./martxoaren 15ajul. - Stockholm, Suedia, 1980ko irailaren 25a)[1] estoniar poeta izan zen, herrialde honetako literaturan figura garrantzitsuenetako bat. Zortzi aldiz izendatu zuten Literaturako Nobel sarirako.[2]
Biografia
Marie Under Tallinnen jaio zen eta bertan igaro zuen haurtzaroa.[3] Oso goiz ikasi zuen irakurtzen, eta hamahiru urterekin hasi zen poesia konposatzen. 1891 eta 1900 artean, alemaniar hizkuntzako eskola batean hezi zen, non alemana, frantsesa eta errusiera ikasi zituen. Ordutik aurrera, berak irakurri eta gero, Goethe, Schiller, Pär Lagerkvist eta Boris Pasternaken lanak estonierara itzuli zituen.
1901ean, Eduard Vilde ezagutu ondoren, berarekin lan egin zuen Estoniako Teataja egunkarian, eta horrek idazle, poeta, artista eta intelektual asko ezagutzeko aukera eman zion. Hurrengo urtean, bere poemetako bat lehen aldiz argitaratu zuten. Moskuko egonaldi baten ondoren Tallinera itzultzen denean, bere etxea idazle, artista eta aktoreentzako topaleku bihurtzen da.
1917an, Siuru literatur taldearen sortzaileetako bat izan zen, baita 1922an, Estoniar Idazleen Batasunaren sortzaileetako bat ere. Underren lehen bilduma 1917an argitaratu zen Sonetids (Sonetoak) izenburupean. Harrera eta eragin sakona izan zuen. Laster heldu ziren ondorengoak. 1918an Eelõitseng (Lehen loraldia) poema hauek benetan sonetoen aurretik idatziak izan ziren, baina autorea, hauen arrakastaren ondoren ausartu zen argitaratzera.[4] Bere lanak espresionismo eta existentzialismorantz eboluzionatu zuen, bere herrialdearen patu tragikoagatik deitoratuz.
1944ko Estoniako sobietar inbasioaren ondorioz, bere familiak Suediara ihes egin zuen eta urtebete eman zuen errefuxiatu eremu batean. Azkenean, Stockholmera joan ziren bizitzera, eta han bizi izan ziren hil arte.
Haren gorpuzkiak Estoniara eraman zituzten 2015ean eta bertan eman zieten lurra.

Marie Under idazlearen eskultura bat jarri zuten Tallinn bere jaioterriko plazan.

Lanak
- 1917: Sonetid
- 1918: Eelõitseng
- 1918: Sinine puri
- 1920 Verivalla
- 1927: Hääl varjust
- 1928: Rõõm Ühest ilusast päevast
- 1929: Õnnevarjutus
- 1930: Lageda taeva all
- 1935: Kivi südamelt
- 1942: Mureliku suuga
- 1954: Sädemed tuhas
- 1963: Ääremail
Erreferentziak
- ↑ «Marie Under» geni_family_tree (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ «Marie Under» www.litterature-estonienne.com (kontsulta data: 2020-03-27).
- ↑ Under. (kontsulta data: 2020-03-27).
- ↑ «Marie Under - Biography | Estonian Literature» estlit.ee (kontsulta data: 2020-03-28).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









