Marina Chapman
| Marina Chapman | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Brasil, 1950 (75/76 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
| Lantokia(k) | Bradford |
Marina Chapman (Kolonbia, c. 1950) britainiar emakumea da, Kolonbian jaioa, eta ezaguna da bere lehen haurtzaroaren zati handi bat oihanean eman zuela esaten duelako, tximino kaputxinoen kolonia batekin.[1][2][3]
Bizitza
Chapmanek dioenez, bost urte inguru zituenean, bere herrixkatik atera zuten (ez daki izena, gazteegia baitzen herrixkaren izena ikasi ahal izateko) eta, gero, ulertu ez zuen arrazoi batengatik askatu egin zuten. Hurrengo urteak tximino kaputxinoen atzetik eman zituen, ehiztariek erreskatatu zuten arte. Une horretan ez zuen giza hizkuntzarik. Chapmanen esanetan, geroago putetxe baterako saldu zuten Cúcuta herrian, gero kaleetan bizi izan zen eta gerogo mafioso familia bateko esklabo bihurtu zen.[4]
Auzoko batek, Marujak, bere egoera zailetik libratu zuen. Marujaren alabak, Maríak, Chapmanek 14 urte inguru zituenean adoptatu egin zuen, eta Marujak Chapman Bogotara bidali zuen bere alabetako batekin bizitzera. Familia horrek loturak zituen Bradford hiriarekin (Yorkshire, Ingalaterra), ehungintzaren bidez. Familiak Bradfordera bidali zituen seme-alabak 1977an, eta Chapman haurtzain izatera bidali zuen. Haraxe, Bradfordera joan zen bizitzera 1983an.
Ondoren, Vanessa alabaren laguntzaz bere autobiografia idatzi zuen, The Girl With No Name (euskaraz: Izen bako neskatoa). Hainbat editorek baztertu egin zuten, benetakoa ez zela uste zuten eta.[5]
National Geographicek Woman Raised By Monkeys (euskaraz: Tximinoek hazitako emakumea) dokumentala sortu zuen. 2013ko abenduaren 12an estreinatu zen.[6][7]
Analisia
Carlos Condek, Kolonbian irakasle zenak, Chapmanen familia adoptiboaren irudiekin eta tximino kaputxinoekin froga bat egin zuela esan zuen, Chapman egia esaten ari zela irmoki iradokitzen zutenak. Londresko Unibertsitateko psikologia irakasle batek, Christopher Frenchek, Chapmani oroitzapen faltsuen eragina izan zitzakeela argudiatu zuen.[5]
Erreferentziak
- ↑ «Colombiana fue criada por monos» Radio y Televisión Martí.
- ↑ «Historia de la inglesa que fue criada por unos monos en la selva colombiana» El Correo 2017-06-13.
- ↑ Ensor, Josie. (28 de octubre de 2012). «Strange life of the housewife who grew up with monkeys» The Daily Telegraph.
- ↑ Hattenstone, Simon. (12 de abril de 2013). «Was Marina Chapman really brought up by monkeys?» The Guardian.
- ↑ a b Payne, Terry. (12 de diciembre de 2013). «The Woman Raised By Monkeys: is this granny from Bradford telling the truth?» Radio Times.
- ↑ «Woman Raised By Monkeys» National Geographic Channel - UK.
- ↑ «Fact Or Fiction?» National Geographic - Videos, TV Shows & Photos - Asia.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









