Marizulo
| Marizulo | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Urnieta |
| Koordenatuak | 43°13′10″N 1°58′31″W / 43.2194°N 1.9753°W |
![]() | |
| Garaia | Mesolito, Kalkolito, Neolito eta Brontze Aroa |
Marizulo Urnietan dagoen kobazuloa eta historiaurreko aztarnategia da. Marizulo baserriaren azpian kokatzen da, Goiburu auzoan, baserritik 20 metro hegoaldera[1], hego-ekialderantz eta Adarra-Mandoegi mendikatearen parte den Pardaki menditxoaren magalean.
1961ean Manuel Labordek topaturik, urte horretan bertan honen laginak aztertu ziren eta ondoren, 1962 eta 1967 artean Jose Miguel Barandiaranek indusketa lanak zuzendu zituen. Mesolitiko eta Eneolitiko arteko aztarnak topatu zituzten[2].
Gaur egun egoera onean dago kontserbazio ona izan duelako. Hala ere, ezin da bisitatu. Koba honek bost metroko luzera du, bere sarrera nagusiak bi metro eta erdiko zabalera, eta hiru metro eta erdiko altuera ditu. Azken hau Hego Ekialderuntz kokatua dago. Sarrera honen alde bakoitzean beste bi sarrera txiki aurki ditzakegu, biak metro bateko zabalerakoak eta zuhaitzek eta arrokek oztopatzen dituztenak.
Monumentu Multzoa kategoria eta "inbentariatua" babes-maila eman zion Eusko Jaurlaritzak[3].
Azterketa
Manuel Laborde ingeniari, naturazale eta sustatzaile gipuzkoarrak aurkitu zuen 1961ean. Urte horretan lehen azterketak egin zituzten Labordek eta Jose Maria Merinok. 1962 urtetik 1967ra Jose Migel Barandiaran antropologo eta etnografoak, Labordek eta Jesus Altuna arkeologoak egin zituzten hondeaketak.
Bizigarritasunari dagokionez garai historiko desberdinetako lau maila aurkitu dira barruan; Lehenengo maila Eneolitokoa da eta besteen aldean konplexuena dela esan dezakegu, honek sortzen dituelako zalantza gehien. Izan ere, honen indusketan zaila da geruza geologikoak bereiztea, Neolitoko, Eneolitoko eta Brontze arokoak izan daitezkeen objektuak aurkitu baitira bertan. Besteek ez dituzte zalantza hauek sortzen, bigarrena Neolitokoa eta hirugarrena eta laugarrena Mesolito garaikoak, K.a 6500 eta 3335 urteen artean kokatzen dena, azken honetan hilobi koba bezala erabilia.
Aurkikuntzak
Urte askotan zehar egindako ikerketa eta indusketei esker balio handiko hainbat aurkikuntza egin dira, gure historia ezagutzeko lagungarriak direnak. Aurkikuntza horiek bi motatako arrastoetan banatu daitezke; gizakien arrastoak, hau da, Marizulon bizi izan ziren pertsonen hezurdurak, eta arrasto materialak, pertsona horiek euren egunerokoan bizirautea lortzeko erabilitako materialak, hain zuzen. Azken sailkapen honetan sartzen dira animalien arrastoak ere, batzuetan etxetiarrak zirenak, besteetan ez.
Giza arrastoak
Lehenengo mailaren azpialdean bakarkako hilobi bat aurkitu zen, garezur bat barne. Karbono 14 metodoaren arabera, gizon batekin dator bat, 25 urte ingurukoa eta K.a 3335. Urte inguruan jatorria duena, hortaz, Neolito garaikoa. Hezur horiek txakur baten eta arkume baten hezurrekin zeuden nahastuta eta horren guztiaren inguruan hiru harri, hilobia osatuz[4]. Hobia ekialdera begira zegoen eta beste lurperatze kolektibo baten arrastoak zeuden maila berdinean, gutxienez lau pertsonena, bi heldu, gazte bat eta haur bat.
Arrasto materialak
Garai horietan bizitako gizakien arrastoez gainera, bai lehenengo mailan bai beste hiruetan egin ziren aurkikuntzak, hala nola, tresna eta pieza ezberdinak, hezurrezkoak eta era askotarikoak. Lehenengo mailan, aipatutako pieza ezberdin horiez aparte (nahiz eta eboluzionatuagoak izan) zeramikazko hainbat pusketa ageri ziren, hauek garai horretan bizi izan zirenen garapena erakusten du, beste hiru mailetan ez baitzegoen honen arrastorik ere. Animalien arrastoak ere bazeuden, orein, sarrio, eta aker hezurrak adibidez, baita hainbat moluskuen oskolak. Aurrekoak ez ziren etxetiarrak dirudienez. Beste mailetan gehienbat pieza sinpleak eta animali txikien hezurdurak aurkitu ziren, horregatik garrantzi gutxiago eman zitzaien hauei, lehenengoa baliogarriena bezala adieraziz.
Erreferentziak
- ↑ Cabezón, Xabier. «Cueva sepulcral de Marizulo» Leitzaran.
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Urnieta: Historia. .
- ↑ «Marizuloko haitzulo. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2023-11-30).
- ↑ Laborde, Manuel; Barandiaran, José Miguel; de Atauri, Tomás; Altuna, Jesús. (1967). «Excavaciones en Marizulo (Urnieta). (Campañas de 1965 y 1967)» MUNIBE (San Sebastián) (Donostia: Aranzadi zientziak) XIX. urtea. 3/4: 261-270..
Bibliogafia
- Altuna, J. et al. (1982). “Carta Arqueológica de Guipúzcoa, II. Haitzuloak - Cuevas”. In: Munibe gehigarria, 34. Donostia: Aranzadi Zientzia Elkartea, 1-242 or.
- Armendariz, A. eta Etxeberria, F. (1983). “Las cuevas sepulcrales de la Edad de Bronce en Guipúzcoa”. In: Munibe, 35. Donostia: Aranzadi Zientzia Elkartea, 287-294 or.
- Esteban Álvarez Fernández, Jesús Altuna Etxabe (2013) “La cueva de Marizulo (Urnieta, Gipuzkoa), 50 años despuésrevisión de los restos arqueozoológicos de los niveles mesolíticos” Kobie. Paleoantropología, 0214-7971, 32. zk. 131-152 or.
Kanpo estekak
- Cueva de Marizulo (Urnieta). Historia de Guipúzcoa.
- Cabezón, Xabier “Cueva sepulcral de Marizulo”. Leitzaran
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










