Marruma
| Marruma | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Tolosaldea (Gipuzkoa) |
| Musika mota | rock fusio progresiboa |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1990 - 1999 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Oihuka |
| Taldekideak | |
| Mikel Larrarte Mikel Atxega Iban Gurrutxaga Xabier Mitxelena “Mitxel” | |
| Lehengo taldekideak | |
| Xabi Zubeldia Koldo Sainz | |
Marruma Tolosaldeko (Gipuzkoa) musika talde bat izan zen, 1990an sortua.
1994an finkatu zen taldearen garai aktibo eta emankorrena garatu zuen laukotea: Mikel Larrarte tolosarrak (bateria), Mikel Atxega anoetarrak (baxua), Iban Gurrutxaga amezketarrak (gitarra), eta Xabier Mitxelena “Mitxel” hernaniarrak (ahotsa) osaturikoa, hain zuzen.
Ibilbidea
16-18 urteren bueltan zebiltzan Marrumako hasierako partaideak, taldea sortzeko ideiarekin elkartu zirenean. Batez ere bertsioak joz igo ziren oholtzetara hasiera batean, garai berean pixkanaka lehen sormen lanei ekinez. 1992an, Tolosako Galtzaundi euskara elkarteak bultzaturiko Martxaundi I izeneko lehenego bilduman parte hartu zuten taldearen sortzaile izandako Mikel Larrate, Mikel Atxega, Xabi Zubeldia eta Koldo Sainzek. Horren ondoren, Iban Gurrutxaga iritsiko zen taldera, Koldoren ordez.
1994an Xabier Mitxelena "Mitxel" batu zitzaion laukoteari, garai hartan boskote bezala grabatu zutelarik taldearen maketa ofizial bakarra, Jon Ander Larrañagaren eskutik. Handik aurrera ekingo zioten lokalean esperimentatuz eta zuzeneko ugarirekin taldearen garapenari, euren estilo eta nortasunaren bila. 1995an Martxaundi IIan parte hartu zuten oraindik boskote bezala. Handik gutxira Xabik taldea utziko zuen.
Ondorengo urteetan taldeak bere bilakaerarekin jarraitu zuen, Euskal Herriko hainbat Gaztetxe eta tamaina ertain edota txikiko aretoetan euren jardunaren arrastoa utziz. Urte horietan zehar bidaide izan zuten Alberto Irurzun soinu teknikaria emanaldi gehientsuenetan. Leihaketen garaia ere izan zen tarte hori taldearentzat; Donostia Hiria Leihaketa, Cadena 100 irrati katearena ere fase desberdinetan, eta azkenik Bilborock leihaketaren aitzakiarekin areto eta erakusleiho ezagunagoetara iritsi ahal izan ziren.
Ikastola berria eraiki dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997) diskan parte hartu zuten, Urruñako Koralys estudioan grabatutako Paristik Datorren abestiarekin.
1998aren hasieran, Gogoetak (Oihuka, 1998) bere iraupen luzeko diska bakarra argitaratu zuten, urtean zehar hainbat zuzeneko eskainiz. Urte bereko abenduan Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertua taldearen azken emanaldia izango zen, eurek horren jakitun izan gabe. 1999an taldea desegin zuten.
Diskografia
- Gogoetak (Oihuka, 1998).
Kolaborazioak
- Ikastola berria eraiki dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997)
- OIHUKATU 1 (Oihuka, 1998)
Kanpo estekak
- Andoaingo jubilatuak blogean Marrumari buruzko informazioa.
- Euskal musika katean taldeari buruzko informazio gehiago
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









