Marta Cardona
| Marta Cardona | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2022) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Zaragoza, 1995eko maiatzaren 26a (31 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Altuera | 1,61±0,001 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Marta Cardona de Miguel (Zaragoza, Espainia, 1995eko maiatzaren 26a) futbolaria da. Real Madrid taldean jokatzen du, bizkarrean 11 zenbakia izanik.[1] Txikitan golfeko Espainiako txapeldun izan zen; gerora, futbola aukeratu zuen bere kirol nagusitzat.
Ibilbidea
Areto futbolean eman zituen bere lehen pausoak.
Klubak
| Taldea | Urtea |
|---|---|
| Zaragoza CFF B | 2010 – 2013 |
| Zaragoza CFF | 2013 – 2017 |
| Levante UD | 2017 – 2018 |
| Real Sociedad | 2018 – 2020 |
| Real Madrid | 2020 - |
Zaragoza
Zaragozako B taldean hasi zen jokatzen 2010ean. Hiru urtez aritu zen han, eta 2012/2013 denboraldiaren amaieran lehen taldearekin debutatu zuen. 2007. urtea arte jardun zuen Zaragozako lehen taldean.
Levante
2017/2018 denboraldia Levante taldean egin zuen.[2]
Reala
2018/2019 denboraldian Realak fitxatu zuen,[3] eta 2019ko maiatzaren 11n klub horrekin Erregina Kopako titulua lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen, eta Reala 2-1 emaitzarekin irabazi zuen.[4]
2019ko abuztuan, Realarekin Euskal Herriko Kopa irabazi zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 gailendu ostean.[5]
2020ko otsailean, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen, Salamancan. Finalerdietan Levanteri gailendu zitzaizkion; finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu ziren.
Real Madrid
2020 urtean, Real Madrid taldeak fitxatu zuen (emakumezko Real Madrid taldearen lehen urtean).
Espainiako Selekzioa
2019an Espainiako selekzio nagusitik deia jaso zuen, bai eta debutatu ere.[6]
2020ko martxoan, SheBelieves kopa jokatu zuen. Taldeak lehiatu zituen hiru partidetan parte hartu zuen; bitan, titular gisa. Txapeldunorde geratu ziren.[7]
Sariak
Erreferentziak
- ↑ Marta Cardonaren fitxa. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marta Cardona Levantek fitxatu du» LevanteUD (kontsulta data: 2020-03-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marta Cardona Realak fitxatu du» Mundo Deportivo 2018-07-02 (kontsulta data: 2020-03-24).
- ↑ «Txapeldunak!» Euskal Irrati Telebista 2019-05-11 (kontsulta data: 2020-03-24).
- ↑ 2019/08/24. «Txapeldunak!» www.realsociedad.eus (kontsulta data: 2020-03-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marta Cardona Espainiako Selekzioarekin deitua» AS.com 2019-10-06 (kontsulta data: 2020-03-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las realistas Quiñones y Cardona, subcampeonas de la SheBelieves Cup» Real Sociedad - El Diario Vasco 2020-03-12 (kontsulta data: 2020-03-25).
- ↑ Gascon, Ainara Arratibel. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria (kontsulta data: 2020-03-24).
- ↑ «Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek» www.eitb.eus (kontsulta data: 2020-03-24).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









