Martin Maister
| Martin Maister | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | ? |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | apaiza eta idazlea |
Martin Maister[1] XVIII. mendeko zuberotar apaiza eta euskal idazlea zen.
Bizitza

Bere bizitzari buruz oso datu gutxi dira ezagunak. Basabürüa eskualdeko Ligi herriko erretore izan zen.
Lanak
Erlijioa
- Jesu-Kristen Imitacionia[2] (Paue, 1757) da ezagutzen den bere lan bakarra. Kempisen Jesu Kristoren imitazioa izeneko liburuaren lehen itzulpena genuke zubereraz, ondoren Emmanuel Intxauspek zubererara ere itzuli zuen eta. Obra erlijioso honek arrakasta handia izan zuen garai haietan eta euskaraz ere hainbat itzulpen egin ziren[3].
Bigarren edizio bat ere ezagutzen da (Oloroe-Donamaria, 1838) eta aurrekoaren kopia hutsa da.
Piarres Lafittek liburu honi oso kritika ona egin zion[4] eta hizkuntza aberatsa darabilela aipatu, Tartasen gainetik jarriz.
Bestetik, Aranbillagaren itzulpenarekin (lapurteraz idatzia) konparatzen badugu, Zuberoako hizkera atzeratuago geratu dela ikus daiteke[5], erregistroan eta berrikuntzetan ziurrenik.
Davantek bere erreferentziazko antologian liburuko sar-hitza (Iakurzaliari) jasotzen du; hitzaurre hori euskaraz zein latinez egin zuen eta bietan ezagutza handia erakusten du.
Iturriak
- Jean-Louis Davant: Zuberoako literaturaz. Antologia laburra, Euskaltzaindia, Bilbo, 2008; 23-26.or.
Erreferentziak
- ↑ Zenbait iturrik Maizter ere idazten dute.
- ↑ Liburua Klasikoen gordailuan.
- ↑ Ikus Jesukristoren Imitazioa artikulua.
- ↑ Eskualdunen Loretegia. XVI-garren mendetik hunateko liburuetatik bildua. Lehen zatia (1645-1800), 1931, Lasserre, Baiona; aipamena 101-104 orrialdeetan.
- ↑ «Maister, Martín - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-02-14).
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- Iturrietan aipatutako liburua pdf.n.
- «Martin Maister», Literaturaren Zubitegia.
- Maister Joxemiel Bidadorren lumatik.
- Liburuaren faksimila[Betiko hautsitako esteka].
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









