Mary Jane Rathbun
Mary Jane Rathbun, Brownie Mary ezizenez ezaguna (Chicago, 1922ko abenduaren 22a - Forest Hill, Texas, 1999ko apirilaren 10a) kannabis sendagarriaren erabilera defendatzen zuen estatubatuar aktibista bat zen. BiografiaSan Franziskoko Ospitale Generalean boluntariotza lanetan zegoen bitartean kannabis brownieak laberatu eta HIESa zuten pazienteei banatzeagatik ezaguztaratzen hasi zitzaion. Dennis Peron aktibistarekin batera, Rathbunek kannabisa erabilera medikuaren helbururako legalizatzea bultzatu zuen eta hori atal garrantzitsu bat izan zen bere helburuak lortzeko garaian San Frantziskoko P Proposamenean (1991) eta Kaliforniako 215 Proposamenean (1996). Rathbun hirutan atxilotua izan zen eta atxiloketa bakoitzak hedabide lokalen, nazionalen eta internazionalen arreta areagotu zuen kannabis sendagarriaren mugimenduaren inguruan. San Frantzisko hiriak azkenean baimena eman zion kannabis brownieak banatzeko GIB-a jasaten zuten pertsoneei. Horrez gain, bere atxilopenek interesa piztu zuten komunitate medikuarengan eta ikertzaileei motibazio gisa balio izan zien lehen proba klinikoak egiteko. Hori kannabinoideen eraginak ikasteko egin zuten, zehazki GIBaz infektatuta zeuden helduetan. 1999ko apirilaren 10ean hil zen bihotzeko baten ondorioz. Bizitza pertsonalaBrownie Mary Chicagon jaio zen, Illinoisen zehazki. Bere ama irlandar katoliko kontserbadore bat zenez “Mary Jane” izena ipini zion. Minneapolisen, Minnesotan hezi zen, non eskola katoliko batera joaten zen. Nerabea zenean etxetik joan eta lan bat aurkitu zuen taberna zerbitzari moduan. Lan horretan igaro zuen heldu zen arte. Bestalde, oso gazte zelarik interesatu zitzaizkion aktibismo sozialeko gaiak. 40. hamarkada amaieran aktibista gisa lan egin zuen emakumeen abortu eskubideak sustatuz Minneapolisen. Beranduago Bigarren Mundu Gerran San Frantziskora mugitu zen. Publikazioak
ErreferentziakKanpo estekak |