Mary Kelly
| Mary Kelly | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Fort Dodge, 1941eko ekainaren 7a (84 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | College of Saint Teresa (en) Central Saint Martins |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | artista, irakaslea, idazlea, conceptual artist (en) |
Parte-hartzailea
| |
| Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Berwick Street Film Collective (en) |
| Mugimendua | Arte kontzeptuala |
| marykellyartist.com | |
Mary Kelly (Fort Dodge, AEB, 1941eko ekainaren 7a) artista kontzeptual estatubatuarra da, feminista, idazle eta irakaslea izateaz gain.[1] Mary Kellyk ekarpen nabarmena egin dio feminismoaren eta postmodernismoaren diskurtsoari, tamaina handiko instalazio narratiboen eta idatzi teorikoen bidez. Kellyren lana arte kontzeptualaren eta 80ko hamarkadako ildo artistiko intimistenaren arteko erdibidean dago. Bere lanak nazioartean erakutsi dira, eta gaur egun eragin handiena duten artista garaikideen artean dago.[2][3]
Ibilbidea
Mary Kelly Arte Irakaslea da Kaliforniako Unibertsitatean, Los Angelesen, eta bertan Diziplina arteko Ikasketen Burua da. Arlo hau sortu zuen in situ artea, lan kolektiboa edo proiektu lanak interesatzen zaizkien artisten lanetan pentsatuta.[4]
Mary Kellyren lanak New Yorkeko Postmasters galerian, Los Angeles Projects-eko Susanne Vielmetter-en zein Londresko Houldsworth-en erakusten dira etengabe.[5][6]
Lanak
- 1973: Antepartum
- 1973-1979: Post-Partum Document
- 1984-1989: Interim
- 1999: Mea Culpa
- 2001: Katriot Rexhepi-ren balada
- 1968-2004: Circa
- 2005-2007: Love songs
- 2006-2008: Vox Manet
- 2010-2012: Habitus
- 2012: Mimus
- 2014: Dicere
- 2014: On the Passage of a Few People Trough a Rater Brief Period of time
Lan nabarmenak
Bere lanak eskala handiko instalazio narratibo gisa aurkezten ditu, gehienetan hainbat ataletan banatuta; antzezpenaren dimentsio horrek sortzen duen efektua obraren eta ikuslearen arteko urruntzea da. Bere lanetan ez dago gorputza, desagertu egiten da, ez da ikuskizun gisa erakusten (begiradaren objektu), bere errepresentazioa eremu diskurtsibora eramaten da (beste begirada bat).
Post-Partum Document
Post-Partum Document (1973-1979) lanean, amaren eta seme-alaben arteko harremanaren bidez emakumeak duen rola zalantzan jartzen du; bere diskurtsoan, Sigmund Freud eta Jacques Lacanen teoria psikoanalitikoen erreferentziak daude (amak semearenganako duen fetitxismoaz dihardu, desira-objektu, faloaren ordezko eta konpentsatzaile gisa, nahiz eta aldi baterako, emakumearen zikiratze edipikoaren prozesu legez).
Interim eta Gloria Patri
Aldiz, Interim lanean (1984-1989) Kelly-k helduarorako trantsizioan dagoen emakumearen alienazioaren gaia jorratzen du. Gloria Patri (1992) Golkoko Gerrari buruzko dokumentuen artxibo batetik abiatuta egin zuen; gerraren indarkeriaren ondorioetan sakondu zuen, norbanakoen bizitzan, eta, aldi berean, heroismoaren gaia egitura psikologiko maskulino gisa landu zuen (mentalitate militarraren testuinguruan, gizonezkoen segurtasun eza). Gerra-jardueren teknologizazio-egoera batean, gizonezkoen gorputzaren indarra ez da hain beharrezkoa; horregatik, gizakiaren identitate tradizionala higatu eta arazoak sortzen dira.
Kastriot Rexhepi-ren balada
Kastriot Rexhepi-ren balada lanean (2001), etxeko lehorgailu baten lan mekanikoaren ondorioz, pelusa duten panel batzuek gela inguratzen dute uhin moduan; horietan, Kellyk, Kosovoko gerran abandonatutako haur baten istorioa kontatu zuen. Kellyk lan horren zati bat Michael Nyman konpositoreari eskaini zion. Honek sortu zuen baladaren partitura, Sarah Leonard sopranoak eta Nyman Quartetek 2001 urtean The Santa Monica Museum of Art-en erakusketaren aurkezpenean hurrenez hurren interpretatu zutena.
Erreferentziak
- ↑ «Mary Kelly | Art | Store | Phaidon» www.phaidon.com (kontsulta data: 2025-07-09).
- ↑ «Postmasters 39 years» www.postmastersart.com (kontsulta data: 2025-07-09).
- ↑ (Ingelesez) «Exhibitions arkiv» Moderna Museet i Stockholm (kontsulta data: 2025-07-09).
- ↑ ucla. .
- ↑ Susanne Vielmetter Los Angeles Projects. .
- ↑ Pippy Houldsworth. .
Bibliografia
- Mayayo, Patricia (2003). "Historias de mujeres, historia del arte (euskaraz: Emakumeen istorioak, artearen historia)". Madril: Ediciones Cátedra.
- Pollock, G., Hernandez-Navarro, M.A. eta Kelly, M. (2006). “Mary Kelly.La balada de Kastriot Rexhepi (euskaraz: Kastriot Rexhepi-ren Mary Kelly.La balada)”. Murcia: Espacio AV.
- Foster, H., Krauss, R., Bois, Y. eta Buchloh-k, B. (2004). "Arte desde 1900. Modernidad. Antimodernidad. Posmodernidad (euskaraz: Artea 1900etik. Modernitatea. Antimodernitatea. Postmodernitatea)". Madril: Akal (48, 570, 572-574, 575, 590-591, 625 or.).
- Wood, P., Frascina, F., Harris, J.y Harrison, C. (1999). "Modernitatea eztabaidagai. Berrogeien artea". Madril: Akal / Arte garaikidea. (pp. 169,228-229).
- Guash, A.M. (2009). “Autobiografías visuales.Del archivo al índice (euskaraz: Autobiografiak visuales. Artxibotik aurkibidera”. Madril: Ediciones Siruela (38-45. or.).
- Acebrón, J. eta Merida R.M. (2007). “Diàlegs gais, lesbians, queer”. Lleidako Unibertsitateko edizioak (128-129. or.).
- Kelly, M (1983). “Prefacio y notas para el Post-Partum Document (euskaraz: Post-Partum Document programaren hitzaurrea eta oharrak)”, Mary Kelly erakusketaren katalogoko kapitulua. Kastriot Rexhepiren balada”. Murtzia: Espacio AV (2006). (111-123 orr.)
- Adams, P. (1996). "The Emptiness of the Image. Psychoanalysis and sexual differences". New York: Routledge Group. (pp. 71-88):
- Kelly, M. (1994). “Imaging desire”.Cambridge: [[Massachusettseko Institutu Teknologikoa|MIT Press]].
Kanpo estekak
- Mary Kellyren webgune ofiziala
- Mary Kellyren biografia Tate Museum-en webgunean
- Tate Museum-en webgunea, Tate Shots, Mary Kellyk bere lana komentatzen duen bideoa.
- Artwork de Mary Kelly en la página web del Tate Museum, Margaret Harrisonekin lankidetzan egina, Kay Hunt, con título Woman and Work: a Document on the Division of Labour in Insustry 1973-75
- Tate Museum-en web orria, Mary Kelly-ren Tahrir 2014, Life, April, 1945-2014, 7 Days, February, 1972-2014 eta ”`7 Days, March, 1972-2014” lanei buruzko lau dokumentu aztertzen dituena.
- Murtziako Eskualdeko web orria, 2006an Espacio AV-n egindako Kastriot Rexhepi-ren Balada lanaren erakusketarekin zerikusia duena.
- Mary Kellyren lana Londresko Pippi Houldsworth Galerian ikusgai artxibatua 2015 ko irailaren 17an Wayback Machinen. .
- Mary Kellyren lana Los Angeleseko Susanne Vielmetter Galerian ikusgai artxibatua 2016 ko urtarrilaren 29an Wayback Machinen. .
- Mary Kelly artistaren lana New Yorkeko Postmasters Galerian ikusgai
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









