María Agustín
| María Agustín | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | María Agustín Linares |
| Jaiotza | Zaragoza, 1784ko apirilaren 13a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Zaragoza, 1831ko azaroaren 22a (47 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | First Siege of Zaragoza (en) |
María Agustín Linares (Zaragoza, Aragoi, 1784ko apirilaren 13a - ibidem, 1831ko azaroaren 22a) aragoiar heroia da. Napoleon frantsesaren aurkako Iberiar penintsulako gerran Zaragozaren defentsan parte hartu zuen emakumeetako bat izan zen, besteak beste, Casta Álvarez, Manuela Sancho, Villahermosa dukesa (María Manuela Pignatelli de Aragón Gonzaga) eta Agustina Aragoikoa.[1][2][3]
Biografia
Gurasoak , Bádenasen jaio zen Antonio, eta Rueda de Jalonen jaiotako Catalina,ziren. Zaragozako San Pablo auzoko bizilaguna izan zen, eta Zaragozako Lekuetan hiriaren defendatzaile heroikoetako bat, Independentzia Gerran.[4]
Familiaren ekonomia zela eta, Mariak txikitatik lan egin behar izan zuen, auzoko etxe batean hain zuzen ere. Hantxe ezagutu zuen bere senarra, Pedro Roncal, eta harexekin ezkondu zen 1805eko maiatzaren 12an, San Gil parrokian. Senar-emazteen etxe berrian, Seron kalean, bizi izan zuten gerraren hasiera.[5]

Ibilbidea
Gerran, Mariak logistikan lagundu zuen, Aragoiko soldaduei ura, elikagaiak eta munizioa emanez. Lepoan zauritu zuten frontean laguntzen ari zela, Karmengo Atetik gertu (gero omenez María Agustin pasealekua); zauria odoleztatu eta mindu arren, bere zereginarekin jarraitu zuen.
Gerra amaitu ondoren, 1815ean, Palafox jeneralak bere merezimenduak aitortu zituen eta bi erreal eman zizkion, lepoko zauriak ezkerreko besoa baliorik gabe utzi baitzion; beraz, ezin zuen lan egin. "Balazo baten eragozpentzat" kalifikatutako zaragozar bakarra izan zen.[1] Zaragozako Lehen Setioaren bereizgarria, Armarria eman zion.[1]
1819an Pedro Roncal hil zen, gaixorik baitzegoen, eta sei urte geroago Maria Antonio Guisanekin ezkondu zen. Biak Alagóngo Torre de Postasera joan ziren. Maria 1831ko azaroaren 22an hil zen, 48 urte zituela, eta San Pablo hilerrian lurperatu zuten.[1]
Aintzatespenak
- Paseo bat du bere izanaz Zaragozan.[6]
- Palafox jeneralak bere merezimenduak aitortu eta bi erreal eman zizkion.[1]
- Zaragozako Lehen Setioaren bereizgarria, Armarria jaso zuen.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f Berdejo, Helga Martínez, Silvia. (2017-06-06). «Los Sitios de Zaragoza» Especiales (kontsulta data: 2023-11-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) MARÍA AGUSTÍN. 2017-04-13 (kontsulta data: 2023-11-01).
- ↑ «María Agustín Linares | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (kontsulta data: 2023-11-01).
- ↑ «María Agustín» Historia de Aragón 2016-11-22.
- ↑ Marín Arruego, Nuria. «María Agustín Linares» Diccionario Biográfico Español (Real Academia de la Historia).
- ↑ (Gaztelaniaz) Giménez, David. (2023-01-01). «Paseo María Agustín» Zaragoza Guia .com (kontsulta data: 2023-11-01).
Kanpo estekak
- (es) María Agustín en www.fundacion2008.com
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









