Share to:

María Choc

María Choc

Bizitza
JaiotzaEl Estor (en) Itzuli1979ko otsailaren 26a (47 urte)
Herrialdea Guatemala
Talde etnikoaQ'eqchi' people (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakKekchia
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea, Ameriketako bertako buruzagia eta irakaslea

María Magdalena Cuc Choc (1979ko otsailaren 26a, El Estor, Izabal, Guatemala, María Choc izenez ere ezaguna [1]) Q’eqchi’ maia herriko buruzagi indigena bat da eta Guatemalako lurraldearen eta giza eskubideen defendatzailea da.

Bereziki ezaguna da arbasoen lurraldea defendatzeagatik bere udalerriko meatzaritza-enpresen, nekazaritza-industrien eta enpresa hidroelektrikoen aurrean. Bere lana dela eta, kriminalizazio eta jazarpen judizialeko prozesuei aurre egin behar izan die.

Lana eta borroka

María Choc-ek justizia sistemarako gaztelerazko q’eqchi’ itzultzaile gisa egiten du lan eta lehen hezkuntzako maistra da.[2] Bere ama-hizkuntzatik espainierara itzultzen egin izan du lan auzitegietan, hizkuntza hegemomikoan hitz egiten ez duten kektxientzat.

Bere lan komunitarioaren barruan, indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei laguntzen die, bai eta enpresa esplotatzaileen mehatxuei aurre egiten dietenei. Enpresa horiek dira, bere eskualdean, meatzaritza-enpresak, nekazaritza-industriak eta proiektu hidroelektrikoak, zeintzuek eskualdean eragindako gizarte- eta ingurumen-inpaktuak salatzen dituzten komunitate indigenek. 1

2004az geroztik, bereziki, Chocek paper garrantzitsua jokatu du Guatemalan lan egiten duten Kanadako meatzaritza-konpainia batzuen kontra: Skye Resources, HMI Nickel Inc. eta Hudbay Minerals. Ingurumen-kalteak, jabetza komunalaren aurkako delituak eta giza eskubideen urraketak dokumentatzen eta salatzen lan egin du. Halaber, salatu izan ditu hilketak, taldeko bortxaketen eta beste sexu-jazarpen batzuk, eta komunitateek salatzen duten beste jokabide bat: beren lurretatik legez kanpo kanporatzeko ahaleginak.[3][4]

Nekazaritza indutrialaren kasuan salatu izan du olio-palmondoa, azukre-kanabera eta bananondoen landaketek (batez ere esportaziorako direnak) eragindako kalteak, ekoizpen-praktika ez eutsigarriak inposatzeagatik, bai eta q'eqchi’ lurraldeetan lurzoruak eta iturri hidrikoak kutsatzeagatik. El Estorreko hainbat komunitatek salatu dute ibaiak eta lakuak kutsatuta eta degradatuta daudela, eta, hain zuzen ere, ibaiak eta lakuak dira komunitate horiek bizirik irauteko oinarri. Metalaren meatze-jarduerei eta nekazaritzako industriaren eta enpresa hidroelektrikoen hedapenari egotzi diete kutsadura eta degradazio hori. Chocek parte hartu du inpaktu horiek salatzeko eta ikusarazteko prozesuetan, eta lurraldearen defentsa baketsua eta ingurumen-justizia sustatu ditu.

Jasandako jazarpena

Komunitateari laguntzeko egiten duen lanagatik, kriminalizazio-gertakariei aurre egin behar izan die Chocek, bere aurkako salaketak eta prozesu judizialak barne. Guatemalako eta nazioarteko giza eskubideen aldeko hainbat erakundek adierazi dute herrialdeko lurralde-defendatzaileen aurkako jazarpen-eredu zabalago baten parte direla prozesu horiek.

2018ko urtarrilaren 17an, Guatemalako Polizia Nazional Zibilak (PNC) arbitrarioki atxilotu zuen Maria Magdalena Cuc Choc, Puerto Barrios hirian. Epaitegi batetik irteten ari zela izan zen atxiloketa, interprete-lanak egin ondoren audientzia batean.

Atxiloketak iraun zuen bitartean, ez zioten atxilotzeko arrazoien berri eman, eta ez zioten atxilotzeko agindu idatzirik erakutsi. Jada epaitegian jakinarazi zioten atxilotze agindu bat zegoela bere eta beste lider indigena batzuen aurka, ustez usurpazio, mehatxu eta legez kanpoko atxiloketa delituak egiteagatik.[4][5] 2022ko ekainean, bi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten usurpazio larriagotuaren delituagatik. 7.200 ketzal ordainduta libra zitekeen zigor hartatik,

Beste jazarpen kasu bat da LISBAL S.A. enpresak Chabil’ Ch’och’ komunitate indigenari jarritakoa, komunitateko kide batzuk espreski aipatuz (Choc barne), konpainiaren jabetza inbaditu zutela salatuz. Enpresa hau Izabal departamenduan dagoen eremu baten jabe legala bilakatua zen, baina bertatik Chabil’ Ch’och’ komunitateko familia osoak kanporatu zituzten lehenago.[3]

Aitzatespenak

Mugimendu sozialek, indigenen kolektiboek eta giza eskubideen aldeko erakundeek aintzatetsi dute Maria Chocen lana:

  • IM-Defensoras erakundeak haren kriminalizazioari buruzko alertak zabaldu ditu, eta salatu dute haren prozesuak arbitrarioki luzatzeak "tratu krudela" dakarrela.
  • Protection International erakundearen txostenen arabera, lurraldeko indigenen defendatzaileek aurre egin behar dioten setioaren adierazgarria da Maria Chocen kasua, batez ere olio-palmondoaren nekazaritza-industriako enpresen interesen aurrean.
  • Bere historia luze eta zabal dokumentatu dute nazioarteko hedabideek, eta q'eqchi’ erresistentziaren sinbolotzat jo dute ustiapen neokolonialaren aurrean.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya