Share to:

María Lecumberri

María Lecumberri
Barañaingo alkatea

2019 -
Oihaneder Indakoetxea
Bizitza
JaiotzaBarañain, 1982 (43/44 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakerizaina
Enplegatzailea(k)Osasunbidea
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Nafar Herriaren Batasuna

María Lecumberri Bonilla[1] (Barañain, Nafarroa, 1982) UPNko politikaria da, 2019etik Barañaingo alkatea da.

Lecumberri erizaintzako laguntzaile gisa lan egiten du Nafarroako Ospitalean. 2019an alkatetza lortu zuenean UPNren Barañaingo Batzordeko burua da eta 2003tik Udaleko zinegotzi gisa ziharduen.[2]

Aldaketa asko egon dira alkatetzan azken legealdetan. UPNko Jose Antonio Mendibek zentsura-mozio bidez eta PSNren babesarekin lortu zuen alkatetza 2008an, Nafarroa Baiko Floren Lukiri kenduta. Zazpi urtez izan zuen aginte-makila UPNk, baina 2015eko udal hauteskundeen ondoren, EH Bilduko Oihaneder Indakoetxeari pasatu behar izan zion. Nahiz eta UPN lehen indarra izan, zinegotzi bat gutxiago zuen (6). EH Bilduk (4), berriz, hitzarmena lortu zuen, Geroa Bai (3), Barañainen Parte Hartuz (2) eta Izquierda-Ezkerra/Equorekin (2). Babes horrekin, UPNren eta PSNren oposizioari aurre egiteko moduan zen udal gobernua.[3] 2019an Oihaneder Indakoetxeak ez zuen kargua berretsi. Koalizio abertzaleko hautagaiak EH Bilduko bost ordezkarien, Geroa Baiko bien eta Podemosen babesa lortu zuen, zortzi boto guztira, 11ren gehiengoa lortzeko nahikoak ez zirenak. Nafarroa Sumak, hauteskundeetan zortzi zinegotzirekin boto gehien jaso zituen indarra, bere hautagaiari eman zion botoa; PSN, berriz, bost zinegotzirekin, bere buruari eman zion botoa. Alkate berria María Lecumberri izan zen.[4]

Erreferentziak

  1. Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Lecumberri formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Lekunberri idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. (Gaztelaniaz) «María Lecumberri» UPN : Unión del Pueblo Navarro (kontsulta data: 2020-03-07).
  3. Senar, Joxerra. «Aldaketaren aldeko erauntsia udaletan» Berria (kontsulta data: 2020-03-07).
  4. (Gaztelaniaz) Navarra.com. «María Lecumberri (Navarra Suma) arrebata a Bildu el poder en Barañáin, una de sus alcaldías más importantes» Navarra.com (kontsulta data: 2020-03-07).

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya