Maskortegi

Maskortegia molusku-aztarna ugari dituen aztarnategi arkeologikoa da.[1] Gehienbat, inguruan bildutako molusku kopuru handien elikadura-kontsumoaren emaitza dira. Oro har, beren egituran beste hondakin sedimentologiko edo arkeologiko mota batzuk izaten dituzte, eta horiek aldatu egiten dira sortu duen gizarte motaren arabera, hala nola hezur-hondarrak, litikoak, buztinezkoak edo ikatzak, besteak beste.[2]
Deskribapena
Moluskuak bildu eta kontsumitzeko giza praktika oso zaharra da. Orain arte identifikatutako lehen maskorra eta, beraz, moluskuen kontsumoaren lehen ebidentzia seguruak duela 167.000 urtekoak dira, gutxienez, Hegoafrikako Pinnacle Point haitzuloan topatuak. Bertan, haren bilketa eta kontsumoaren ondoriozko molusku geruza bat aurkitu zen.[3]
Oro har, moluskuak marearteko eremuetatik edo ibaien ertzetatik lor zitezkeen. Gehienak elikatzeko erabili zituzten. Kontsumoaren hondakinek hainbat metroko lodierara irits daitezkeen kusku pilaketa handiak sor ditzakete. Horrez gain, maskorrek ingurumen-baldintzetatik bizirik iraun dezakete, eta, ondorioz, leku hori oso ikusgai dago. Horregatik, gaur egun, munduko arkeologia-gunerik ohikoenetako eta ugarienetako bat dira maskortegiak.[2][4]
Itsaski-bilketa, hau da, moluskuak biltzea, oso jarduera erraza da; izan ere, ez du tresna berezirik behar, eta biztanleriaren segmentu guztiek egin dezakete, gizonek, emakumeek, haurrek edo zaharrek. Hori dela eta, moluskuak elikadura-aseguru bihurtu ziren, eskasiari aurre egiteko edo beste dieta batzuk osatzeko.[5]
Moluskuen zati bigunak kontsumitzeak eta, ondorioz, kusku edo maskorrak kentzeak zentimetro gutxi batzuetatik metro batzuetara arteko metaketak sortzea eragiten du. Moluskuen kuskuen gogortasun eta egitura handiaren ondorioz, gainera, maskorrak ingurumen-baldintzetatik bizirik atera daitezkeen ezaugarri arkeologikoak dira, eta barruan harrapatuta geratzen diren hondakin organikoetako batzuk ere babesten dituzte.[2] Hala, adibidez, ikatz-hondarrak, ugaztunen hezurrak, kontsumitutako hegazti edo arrainak edo bestelako hondakinak kontserbatzeko aukera gehiago dituzte.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Arkeologia Hiztegia] [2018]
- ↑ a b c Wasselkov, G. A.. (1987). Schiffer, M. B. ed. «Shellfish gathering and shell midden archaeology» Advances in Archaoelogical Theory and Method (Academic Press) 10: 93-210. ISSN 1043-1691..
- ↑ (Ingelesez) Marean, Curtis W.; Bar-Matthews, Miryam; Bernatchez, Jocelyn; Fisher, Erich; Goldberg, Paul; Herries, Andy I. R.; Jacobs, Zenobia; Jerardino, Antonieta et al.. (2007-10). «Early human use of marine resources and pigment in South Africa during the Middle Pleistocene» Nature 449 (7164): 905–908. doi:. ISSN 1476-4687..
- ↑ Claassen, Cheryl. (2000). Shells. in: Cambridge Manuals in Archaeology. Cambridge University Press ISBN 978-0521578523..
- ↑ Bird, Douglas W.; Bird, Rebecca Bliege. (2000-12). «The ethnoarchaeology of juvenile foragers: Shellfishing strategies among Meriam children» Journal of Anthropological Archaeology 19 (4): 461–476. doi:. ISSN 0278-4165..
Kanpo estekak
| Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









