Mastitisa multzo handi bitan sailkatu izan da etiologiaren arabera: koadro septiko edo infekziosoak (bakterio, birus edo onddoengatik) eta kasu aseptiko edo hanturazkoak. Zenbait ikerketek, ordea, bien arteko muga lauso xamarra dela baieztatu dute, eta bakterioen presentziaren eta mastitisa garatzearen artean ez dagoela lotura zuzenik.[2]
Mastitisa esne-ateratzeko gailuekin lotu izan bada ere, ez dago kausa-efektu erlaziorik gailuaren eta osasun arazo honen artean.[5]
Fisiopatologia
Mastitis kasu gehienak edoskitzean gertatzen dira; horrelakoetan mastitis puerperal esaten zaio. Gainontzeko kasuei (minbiziarekin eta arazo dermatologikoekin lotutakoak kenduta) mastitis ez-puerperal esaten zaie. Mastitis ez-puerperal gehienak esnearen sekrezio bideen buxaduratik (%80) edo arazo endokrinoetatik (%25) etortzen dira.
Mastitis puerperala edoskitzaroan gertatzen da. Ez da infekzio bakterianorik egoten, eta arazoa guruinen sekrezioan edo hodi galaktoforoen buxaduran egoten da. Ondorioz zenbait arazo sor daitezke, hantura sinple batetik, abzesu batekin konplikatzeraino (kasuen %0,5ean).[6] Konplikaziorik egon ezean, mastitis puerperala edoskitzeari utzi gabe trata daiteke.[7]
Mastitis fibrokistikoa arazo kronikoa da, non ugatz guruinean nodulo onberak agertzen diren.
Mastitis bakterianoa infekzio sistemiko bat da.
Mastitis ez-puerperala kontzeptu lausoa da, eta izendapen horren barruan abzesu subareolarra, ektasia galaktoforikoa eta inflamazio periduktala bezalako arazoak sartzen dira.[8]
Sintoma lokalak ugatz bakarrean agertu ohi dira, eta arazoa nahikoa bizkor ager daiteke.[10] Afektatutako gunea, berriz, gorritu eta berotzen da, erdian koskor bat nabari daitekeelarik. Titiburuari jario purulentoa dario, eta inguruko gongoil linfatikoak handituak egoten dira.[11]
Bularreko minbiziaren sintomekin duen antzagatik, egoera bat ala bestea eskluditu beharko lirateke diagnostikoa baieztatzeko.[12]
Epidemiologia
Mastitis baten irudi ekografikoa.
Mastitisa edoskitzaroan sarri agertzen den arazoa da, emakumeen %1-3 artean jasaten dutelarik.[3]
Akupuntura eta txaplatak (aza-hostoekin, etab.) ere erabili izan dira, baina ez dago teknika hauen erabilpenaren aldeko ebidentzia sendorik.[19]
Esne-ateratzeko gailuak asmatu baino lehen, xurgatzea ahoz egiten zen. Mastitisa tratatzeko ezinbesteko operazioa zen hau, eta ofizio hori zuten pertsonak zeuden; euskaraz "izainak" esaten zitzaien.[20]
Antibiotikoen erabilpena eztabaidan dago.[21] Sintomak orokortzean gomendatzen dira (sukarra, astenia handia) eta erditzetik gutxira agertzen diren titiburuko lesioetan, Staphylococcus aureus bakterioaren aurka.[22]
Mastitisa ohikoa da albaitaritza arloan, batez ere esne-ekoizpenerako erabiltzen diren abereetan. Nahiz eta kasu guztietan behar izaten ez den,[24] antibiotikoen erabilpen handiena mastitisak tratatzeko izan ohi da.[25]
Oro har, bakterio batek eragindako behi-aziendari eragiten dio, animaliaren titiburuak gogortuz, errapea bezala, esne-hornidura moztuz eta, horren ordez, likido horixka eta usaintsua jariatuz, gehienetan odol-hondakinekin batera. Behar bezala zaindu ezean, gai patogenoak gizakiarenganaino irits daitezke, eta hori da pasteurizaturik gabeko esnerik ez kontsumitzeko arrazoietako bat.[25]
Oso kasu larrietan, mastitisa aberearen heriotza eragiteko gai da.
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.