Share to:

Mastodonte

Mastodonte
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaProboscidea
FamiliaMammutidae
Generoa Mammut
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Altuera2,3 m
Masa7,8 t

Mastodonte (antzinako grezieraz: μαστός "ugatz" eta ὀδούς, "hortz") galdutako Mammut generoko ugaztun proboszideoen izen arrunta da.[1] Mastodonteak Asia, Afrika, Europa, Ipar Amerika eta Erdialdeko Amerikan bizi izan ziren, Oligozeno eta Pleistozeno artean (duela 33,9 milioi eta 11.000 urte artean). Espezie ezagunena Mammut americanum da.

Ez dira nahasi behar mamutekin, horiek Elephantidae familiako Mammuthus generokoak baitira.

Historia eta etimologia

Mastodontearen lehenengo aztarna Claverack (New York) herrian aurkitu zen 1705ean. Bi kilogramo inguru pisatzen zituen hortz bat zen eta "incognitum" ("ezezaguna") izena eman zioten. Pixka bat beranduago Hego Carolina estatuan aztarna berriak aurkitu zituzten eta esklabuek esaten zuten elefante afrikarraren antzeko hortzak zirela. Ondoren hezurrak eta letaginak aurkitu ziren Ohion[2] eta garai hartan Siberia aldean aurkitu ziren mamutaren antzeko aztarnak zirelakoan hauei ere mamut izena eman zioten. Johann Friedrich Blumenbach alemaniarrak orduan Mammut izena eman zion generoari.

1739an soldadu frantsesek gaur egungo Kentucky aldean aurkituriko hainbat hezur eta hortz jaso eta Parisera bidali zituzten[3]. Horrela, Blumenbachek deskribatu eta 18 urte beranduago Georges Cuvier paleontologo frantsesak ikusi zuen hortz haiek ez zirela mamutarenak edo elefantearenak bezalakoak. Kono borobiltsu bat zeukaten, ugatzaren itxurakoa, eta horrela Mastodon (grezieraz: μαστός "ugatza" eta ὀδούς, "hortza") izena jarri zion, "ugatz itxurako hortza" hain zuzen ere[4]. Zientzilariei ez zitzaien izen serioa iruditu eta Blumenbachen izena aurrez errejistratu zenez haren izen zientifikoarekin gelditu zen animalia. Honek ordea nahasmendua sortzen du mamutarekin.

Deskribapena

Elefantearen edo mamutaren antzeko animalia zen, filogenetikoki gertuko ahaidetasunik ez bazuen ere. Mamutarekin konparatuta hanka motzagoak eta gorputz luzeagoa eta sendoagoa zuten, gaur egungo Asiako elefanteen antzera[5].

Espezie tipoa Mammut americanum hartuta sorbaldetarainoko altuera emeetan 2'3 metrotakoa zen eta arretan 2'8 metrotakoa[6]. Arrek 4'5 tonatako pisua har zezaketen[7]. Garezurra luzatua zen eta letagin luze kurbatuak zituen, arretan kurbadura nabarmenagoa zen emeetan baino[6].

Aipaturiko hortz konikoei esker zuhaitz eta zuhaixketak hostoak eta adarrak murtxikatzen zituzten.

Taxonomia

Kokapen filogenetikoa

Mammut generoa Mammutidae familiaren barnean zegoen eta Elephantidae familiaren ahaidea zen. Familia biak duela 27 milioi urte bereizi ziren[8].

Hioide hezurrak aztertuta honako sailkapen taxonomiko hau osatu zen 2007an:[9]

Elephantimorpha

Mammutidae (mastodonteak)

Elephantida

Gomphotheriidae

Elephantoidea

Stegodontidae

Elephantidae

Loxodonta (Afrikar elefanteak)

Elephantini

Palaeoloxodon

Elephantina

Elephas (Asiar elefanteak)

Mammuthus (mamutak)

Espezieak

Urteetan zehar Ipar Amerikan ezezik Afrikan eta Asian ere aurkitu z¡dira fosilak Mammut generoari esleitu zaizkionak, baina Ipar Amerikan aurkiturikoak soilik deskribatu eta onartu dira espezie gisa.

M. americanum arra eta emea, Michigango Unibertsitateko museoan.

Lau espezie deskribatu dira, baina badira zalantzazko beste batzuk ere[10]:

  • M. americanum: Espezie ezagunena da. Pliozeno goiztiarrean agertu zen eta Ipar Amerika guztian hedaturik egon zen Pleistozenoan, aztarnak Alaskan eta Hondurasen aurkitu dira, bai eta Estatu Batuetako kostalde bietan ere[11]. Itxuran mamut iletsuaren antzekoa zen, artilezko geruza sendoa baitzuen. 5 metro luze ziren letaginak zituen, mamut iletsuak bezainbesteko kurbaturarik ez zuten[12]. Izei baso hotzetan bizi ziren eta taldekoiak zirela uste da[13]. Megafaunaren desagertzearekin batera iraungi zen hau ere, duela 11.000 urte inguru.
  • M. matthewi: Nebraskako Snake Creek formazioan aurkitu zen. Zientzilari batzuek diote oso zaila dela M. americanum espezietik bereiztea.
  • M. raki: Mexiko Berria estatuko Palomas formazioan aurkituz zuen Joseph Rak paleontologoak eta haren izena darama. Pliozeno goiztiarrean bizi izan zen duela 4'5 eta 3'6 milioi urte artean. M. americanum espeziearengandik haginetan desberdintzen da, honek luzeagoak eta estuagoak baititu. Zientzilari batzuen ustetan ez da nahiko espezie desberdindua kontsideratzeko.
  • M. cosoensis: Kaliforniako Coso formazioan aurkitu zen. Pliozeno berantiarrean bizi izan zen.
  • M. pacificus: Kalifornian eta Idaho hegoaldean aurkitu ziren aztarnak hasiera batean M. americanum espeziearen barnean kokatu ziren baina 2019an erabaki zen espezie berria sortzea. Hagin estuagoak ditu, sakro hezurrean sei orno ditu (besteak bost), femurra lodiagoa da eta bizi aro batean ez zuen ebakortzik azpialdean.

Paleobiologia

M. americanum taldearen irudia, Charles R. Knight (1874–1953)

Banaketa

M. americanum espezieak hedadura handia hartu zuen, gainerakoen bizilekua aldiz nahiko lokala izan zen. Mexikoko Puebla estaturaino[11] eta Honduraseraino iritsi zen, baina ez zuen aurrera jarraitu Hego Amerikara. Badirudi elikaduraren espezializaio zehatzen batek muga ezarri ziola[14].

Taldekatzea

Hezurrak aztertu eta konparazioak eginda ikusi da gaur egungo elefanteen antzeko taldeak eratzen zituztela. Hainbat eme eta haien kumeek osatzen zuten taldea eta arrak sexu heldutasunera iristen zirenean taldetik kanporatzen zituzten. Ondoren bakarrik biziko ziren edo arrez osaturiko talde txikietan. Gaur egungo elefanteek ez bezala ez zuten ugalketa garai zehatz bat. Sexu gosez zeudenean gertatzen zen elkarketa.

Elikadura

Izei basoetan bizi ziren eta belarjaleak ziren[15]. Haien urdailetako edukiaren azterketa batzuek erakutsi dute koniferoen hosto eta adar txikiak zituztela, beste ikerketa batzuetan ordea ez da halakorik agertu eta horrek esan nahiko luke landare belarkaretaz elikatuko zirela. Urtesasoiaren arabera kimujaleak izango ziren eta basoen hedaduraren kontrolatzaileak izango ziren[16].

Erreferentziak

  1. PaleoBiology Database: Mammut[Betiko hautsitako esteka]
  2. Zientzia, Elhuyar. (2001-06-01). «Mastodonteak: elefanteen urruneko ahaideak» Zientzia.eus (kontsulta data: 2023-05-30).
  3. Kolbert, Elizabeth. (2014). The sixth extinction : an unnatural history. Henry Holt and Co ISBN 978-0-8050-9299-8. (kontsulta data: 2023-05-30).
  4. Cuvier, G.. (1796). Mémoire sur les épèces d'elephans tant vivantes que fossils, lu à la séance publique de l'Institut National le 15 germinal, an IV. Magasin Encyclopédique, 2e Anée, 440–445 or..
  5. Lange, Ian M. (2002). Ice Age Mammals of North America: A Guide to the Big, the Hairy, and the Bizarre. Mountain Press Publishing, 226 or. ISBN 9780878424030..
  6. a b (Ingelesez) The American Midland Naturalist 2008-01: Vol 159 Iss 1. American Midland Naturalist 2008-01 (kontsulta data: 2023-05-30).
  7. Sullivan, Robert M. (2010). Rising from the muck: The Marshalls Creek Mastodon. Pennsylvania Heritage.
  8. Shoshani et al.. (2006). A Probosicidean from the late Oligocene of Eritrea, a "missing link" between early Elephantiformes and Elephantimorpha, and biogeographic implications.. Proc Natl Acad Sci (en inglés) 103 (46): 17296-17301..
  9. (Ingelesez) Shoshani, Jeheskel; Ferretti, Marco P.; Lister, Adrian M.; Agenbroad, Larry D.; Saegusa, Haruo; Mol, Dick; Takahashi, Keiichi. (2007-07-01). «Relationships within the Elephantinae using hyoid characters» Quaternary International 169-170: 174–185.  doi:10.1016/j.quaint.2007.02.003. ISSN 1040-6182. (kontsulta data: 2021-10-12).
  10. Ruez, Dennis R.. (2007). Revision of the Blancan mammals from Hagerman Fossil Beds National Monument, Idaho. Effects of Climate Change on Mammalian Fauna Composition and Structure During the Advent of North American Continental Glaciation in the Pliocene. ProQuest ISBN 9780549266594..
  11. a b Polaco, O. J.; Arroyo-Cabrales, J.; Corona-M., E.; López-Oliva, J. G.. (2001). The American Mastodon "Mammut americanum" in Mexico. The World of Elephants: Proceedings of the 1st International Congress (Erroma), 237-242. or..
  12. (Ingelesez) Pleistocene Mammals of North America. Columbia University Press ISBN 978-0-231-51696-9. (kontsulta data: 2023-05-30).
  13. Dixon, Dougal; Cox, Barry; Savage, R. J. G.; Gardiner, Brian. (1988). The Macmillan illustrated encyclopedia of dinosaurs and prehistoric animals: a visual who's who of prehistoric life. Collier Books, 312 or. ISBN 9780020429814..
  14. Prado et al.. (2005). The Pleistocene Gomphotheriidae (Proboscidea) from South America. Quaternary International (en inglés) 126 (128):, 21-30 or..
  15. Haynes, G.; Klimowicz, J.. (2003). Mammoth (Mammuthus spp.) and American mastodont (Mammut americanum) bonesites: what do the differences mean?. Advances in Mammoth Research (en inglés) 9:, 185-204 or..
  16. Fisher, Daniel C.. (1996). Extinction of Proboscideans in North America. En Shoshani, J.; Tassy, P., ed. The Proboscidea: Evolution and Palaeoecology of Elephants and Their Relatives (en inglés). Oxford University Press., 296-315 or..

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya