Matahami
| Matahami | |
|---|---|
| pancake (en) | |
| Materialak | behi-esnea arrautza gari-irina gurina |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Frantzia |

Matahamia[1][2][3][4] edo krepea[5][6] (frantsesez: crêpe; bretainieraz: krampouezh) bretainiar jatorria duen frantziar errezeta bat da. Matahamia gari-irin[7], esne eta arrautzezko opil mehe eta zapala da, eta kiribilduta eta jaki gozo edo gaziz atera ohi da. Frantzian oso hedatua dago, bai eta berauek dasta daitezkeen talotegiak ere. Plater edo azkenburuko baten ohiko oinarria izaten dira.
Ezaugarriak
Ore honen oinarrizko osagaiak honako hauek dira: gari-irina, arrautzak, esnea, gurina, gatza eta batzuetan, nahiz eta beharrezkoa ez izan, azukrea. Matahamiak disko formarekin zabaltzen dira, bi aldeetatik maneatuz.
Tresnak
Matahamiak egiteko zartagin zabal bat eta ahalik eta lauena erabiltzen da, edo zartagin bikoitz bat. Hala ere, talotegietan talo-makina deritzen tresnak erabiltzen dituzte. Hauek matahamiak edo opil txikiak egiteko xafla borobil batzuk dira. Matahamiak egin baino lehen, maneatu behar diren gainazalean gurin pixka bat igurtzi behar da.
Matahamiak egiteko, orea burruntzaliarekin hartzen da, arrasteluarekin zabaldu eta espatula fin eta luze batekin desitsasten eta iraultzen da.
Historia
Matahamiak Frantziako Bretainia eskualdean dute jatorria. Gaur egun herrialde osoan kontsumitzen den plater tradizionala da, batez ere Kandelaria jaian. Tradizioz katiluetan zerbitzatutako sagardoaz laguntzen da.
Eskualde honetan bi plater oso antzeko bereizten dira. Krepeak, gari zuriarekin egiten direnak, gehienbat barrubete gozoetarako, eta galetteak, artobeltzarekin egiten direnak, gero barrubete gaziekin erabiltzeko.
Egindako ikerketen arabera, matahamiek Erromatarren Inperioan dute jatorria. Inperioa zabaldu zen lekuetan zehar gaur egun plater hau egiten jarraitzen dute. Espainian esne-gain harrotuarekin, marmeladarekin, azukrea, txokolatea edo hestekiekin (urdaiazpiko egosia eta gazta) betetzen dira. Gosari edo askari bezala hartzen da kafe-etxe eta jatetxeetan. Galizia eta Asturiasen inauteri garaian oso tradizionalak dira, eta filloak edo frixueloak deritze.
Krepe errezeta
15 krepe inguru burutzeko.
Osagaiak
- Esnea: 250 ml.
- Arrautza: 2.
- Irin ahula: 95 g. behatua.
- Gurina: 40 g. urtu.
- Brandya: 10 ml., aukerakoa.
- Gatza: Pitin bat.
Prestaketa
- Krepea zartaginean prestatuko den ontzian gurina urtu.
- Gozogintzako pertz batean arrautza gatzarekin jarri eta hagatxoarekin irabiatu.
- Beste katilu batean esne hotza irinarekin ongi nahasi, pikorrik gabe gelditu arte.
- Bi katiluak nahasi, hagatxoarekin irabiatu eta bertara gurin urtua eta brandya gehitu, dena ongi nahasiz.
- Krepeak egiteko orea buruturik, zartagin edo krepe-ontzi gurineztatua ongi berotu eta burruntzali txiki batekin orea bertan ahalik eta gehien zabaldu. Alboetan kolorea ongi har dezan utzi eta jarraian gozogintzako espatula batekin, krepeari buelta eman, horrela beste segundo batzuetan eduki atera aurretik.
Aholkuak
- Azukrea: 50 g (ez dute denek erabiltzen, gehiago itsasten da eta postre moduan erabili beharko litzateke, gainera azkenburuko betegai gehienak gozoak izaten dira)
- Gurinaren ordez beste koipe bat erabil daiteke.
- Nahasketa thermomix-ean edo irabiagailu batekin egin daiteke.
Erreferentziak
- ↑ «matahami» Orotariko Euskal Hiztegia (kontsulta data: 2021-10-14).
- ↑ «crêpe | dictionnaire électronique français-basque | Nola Erran» nolaerran.org (kontsulta data: 2021-09-10).
- ↑ «matahami - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (kontsulta data: 2021-09-10).
- ↑ Fundazioa, Elhuyar. «crêpe» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2021-10-14).
- ↑ Fundazioa, Elhuyar. «krepe» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2021-10-14).
- ↑ «krepe» Euskalterm (kontsulta data: 2021-10-14).
- ↑ «crêpe | dictionnaire électronique français-basque | Nola Erran» nolaerran.org (kontsulta data: 2021-09-10)
Aipua: «à la farine de blé».
Ikus, gainera
Kanpo-estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









