Matilda
| Matilda | ||||
|---|---|---|---|---|
| Jatorria | ||||
| Egilea(k) | Roald Dahl | |||
| Argitaratze-data | 1986 | |||
| Izenburua | Matilda | |||
| Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua | |||
| Ilustratzailea | Quentin Blake | |||
| Argitaletxea | Penguin Books | |||
| Ezaugarriak | ||||
| Hizkuntza | ingelesa | |||
| Fikzioa | ||||
ikusi
| ||||
| kronologia | ||||
| ||||
Matilda Roald Dahlek idatzitako eta Quentin Blakek ilustratutako liburuaren izenburua da. Ingelesezkoa da jatorrizko bertsioa eta 1988. urtean argitaratu zen lehen aldiz Londresen. Euskarazko itzulpena Agurtzane Ortiz de Landaluzek egin zuen 1993an.
Haur eta gazte literaturan kokatzen den kontakizuna da non gerora bertsio desberdinak egin diren, hala nola: filma eta musikala.
Argumentua
Matilda Wormwood 5 urteko haur azkarra da, bere adinari dagokionerako oso aurreratua. Gurasoek ez diote kasurik egiten, ez dira Matildaren hezkuntzaz arduratzen eta beraien aisialdi eta bizimoduari ematen diote garrantzia. Zaintza gabezi horren aurrean, Matildak aparteko gaitasunak dituenez bere kabuz irakurtzeko gai da eta txikitatik bere kabuz joaten da liburutegira, hortaz, 5 urterekin irakurriak ditu autore ezagunenen hainbat obra.
Eskolan, Matildak, Trunchbull izeneko zuzendari beldurgarria ezagutuko du, pertsonaia honek eskola tradizionalaren irudia islatuko duelarik. Bestalde, harreman berezia eraikiko du Honey andereñoarekin eta honek, bere garapenean lagunduko dio, gurasoek ematen ez dioten arreta asebetez eta bere jakin-mina elikatuz. Ildo honetatik, Matildak helduen munduari aurre nola egiten dion ikusiko dugu.
Pertsonaiak
Matilda
5 urteko neskato azkarra da. Bere adinari dagokiona baino adimen maila altuagoa du, horrekin batera, gaitasun magikoak azaltzen ditu. Matilda ausarta, argia autonomoa, lotsagabea eta irakurzalea da. Maite ez duen familian jaio da Matilda, ulertzen ez duen familia arduragabean. Egoera horri bakarrik aurre egiten ikasi behar izan du, hortaz, bidezkoa ez den zerbait egiten denean, bere irudimena eta botereak erabiliz erantzuten du.
Jennifer Honey
Matildaren irakasle maitagarria, maitasun eta motibazioan oinarrituriko hezkuntzaren aldekoa. Matildaren aliaturik handiena bihurtzen da eta harekin identifikatzen da, berak ere haurtzaro zaila bizi izan zuelako.
Agatha Trunchbull
Eskolako zuzendaria da, erabat autoritarioa eta gupida-gabea. Haurtzaroa gogaitzen du eta haurrak fisikoki zein psikologikoki erasotzen ditu. Eraso horien hainbat adibide agertzen dira kontakizunean zehar.
Wormwood jauna (Matildaren aita)
Gizon iruzurgile eta diruzalea da, kotxe zahar hondatuak salduz jendea engainatzen duena. Ez du bere seme-alaben hezkuntzarekiko inolako interesik eta ez die jaramonik egiten. Lanean ez dagoenean, telebistaren aurrean pasatzen du eguna.
Wormwood andrea (Matiladaren ama)
Azalkeriaren sinboloa da, pertsonen itxura fisikoak izugarrizko garrantzia dauka beretzat eta emakume baten bizitzako helburua gizon arrakastatsu batekin ezkontzea eta itxuraz polita izatea dela defendatzen du behin eta berriz. Horrekin batera, senarraren kasuan bezala, Matildari ez dio jaramonik egiten, adibidez arratsaldero bingoan jolastera joaten da lagunekin, Matilda etxean bakarrik utziz.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









