Matsuri
Matsuri (祭り/祭) Japoniako jaialdi edo festa tradizionalak dira, ia herri guztietan ospatzen direnak. Gehienak ospakizun erlijioso batekin lotuta daude, gehienetan shinto ospakizunak. Jaialdi hauetan jolastu, jan, edan edo bertako espezialitateak erosi daitezke txosnetan. Matsuri askok japoniarren bizitza mugarritzen dute urte osoan zehar, Euskal Herriko jaiek bezalatsu.
Batzuek hainbeste eboluzionatu dute, non ez duten zerikusirik beren jatorrizko jaialdiarekin, nahiz eta izen eta data berak izan. Badira, halaber, tokiko jaialdi anitz (adibidez, Tobata Gion yamagasa jaialdia), prefetura jakin batetik kanpo ezezagunak direnak.
Ekialdeko Asiako biztanle gehienek ez bezala, japoniarrek ez dute Ilargiaren Urte Berria ospatzen, XIX. mendearen amaieran urtarrilaren 1eko Urteberriak ordezkatu baitzuen. Hala ere, Japonian bizi diren txinatar askok, baita santutegi eta tenplu batzuek ere, arrazoi erlijiosoengatik, Ilargi Urteberria ospatzen jarraitzen dute Urtezahar egunarekin paraleloan. Yokohamako Chinatown auzoak, Japoniako auzo txinatar handienak, mundu osoko turistak erakartzen ditu ospakizunez gozatzera. Gauza bera gertatzen da Nagasakiko argiontzi festarekin, hiriko auzo txinatarrean ospatzen dena.
Ezaugarriak
Japonia osoan 100.000 eta 300.000 jaialdi bitartean daudela kalkulatzen da[1][2], eta horiek 530 mila milioi yeneko eragin ekonomikoa sortzen dute urteo (2019)[2]. 2024an, jaialdi horietako 33 UNESCOren Ondare Kultural Immaterial gisa erregistratu ziren, "Yama, Hoko, Yatai, Japoniako gurdi jaialdiak" izenarekin. Jaialdietan egiten diren hainbat dantza folkloriko, mozorro prozesioak, kagura, dengaku, bugaku eta noh ere UNESCOren Ondare Kultural Immaterial gisa erregistratuta daude. Adibidez, 41 dantza folkloriko, Japoniako hainbat eskualdetako bon odori barne, "Furyu-odori" bezala erregistratuta daude eta 10 mozorro prozesio, namahage barne, "Raihō-shin" bezala.
Ez dago Japonia osorako matsuri egun espezifikorik, tokiko festak baitira, baina jaialdi egunak Setsubun edo Obon bezalako jai tradizionalen inguruan izateko joera dute. Normalean, matsuriak uda amaieran egiten dira, arrozaren uzta bilketari lotuta.
Matsuri jaialdietan, askotan, prozesioak egiten dira, gurdi apainduekin. Prozesio horietarako prestaketak auzo mailan (machi) antolatu ohi dira. Horien aurretik, tokiko jainkoa (kami) erritualki instalatzen da mikoshi (aldare eramangarri mota) batean, kaleetatik prozesioan eramaten dena.
Festa hauetan maiz oroigarriak eta taiyaki bezalako janaria saltzen dira, eta karaoke edo sumo lehiaketak antolatzen.
Matsuri ezagunenen ekitaldi garrantzitsuenak, Himejiko Nada No Kenka Matsuri edo Hirosakiko Neputa Matsuri kasu, telebistaz eman ohi dira herrialde osorako.
Ezagunak
| Izena | Oharra | Lekua |
|---|---|---|
| Atsuta | Atsuta santutegian ekainean | Nagoya |
| Aoi | Shimogamo eta Kamigamo santutegietan maiatzan | Kyoto |
| Gion | uztailean | Kyoto |
| Hadaka | otsailean | Okayama |
| Hakata Gion Yamakasa | Kushida-jinjan uztailean | Fukuoka |
| Hōnen | Tagata santutegian martxoan | Komaki |
| Jidai | urriaren 22an | Kyoto |
| Kanamara | Kanayama santutegian apirilean | Kawasaki |
| Kanda | Kanda Myojin santutegian maiatzan | Tokyo |
| Kanto | abuztuaren 3-7an | Akita |
| Kishiwada Danjiri | irailean[3] | Kishiwada |
| Miki uzta jaialdia | Ōmiya Hachiman santutegian urrian | Miki |
| Nada no Kenka | Matsubara Hachiman santutegian urriaren 14–15an | Himeji |
| Nagoya | Hisaya Ōdori parkean | Nagoya |
| Sanja | Asakusa santutegian maitzan | Tokyo |
| Sannō | Hie santutegian | Tokyo |
| Tenjin | uztailean | Osaka |
| Wakakusa Yamayaki | urtarrilean | Nara |
| Yotaka | ekainean | Toyama |
Erreferentziak
- ↑ (Japonieraz) ja:【日本の祭り】全国お祭りMAP. nippon.com 2012-06-28 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-05-28) (kontsulta data: 2024-06-12).
- ↑ a b (Japonieraz) ja:経済効果5300億円、「お祭り大国・日本」が目指すべき持続可能なお祭りの姿. Mitsui Fudosan 2023-04-18 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-10-1).
- ↑ (Frantsesez) La carte des festivals traditionnels au Japon. nippon.com 2014-01-08 (kontsulta data: 2022-09-12)..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









