Share to:

Matxirulo

Matxirulo, orokorrean eta, batez ere, emakumeen aurrean jarrera despotikoa duen gizonari eta matxista izateaz harrotzen denari deritzo. Termino peioratiboa da eta gizonezkoei soilik aplikatzen zaie, jendartean haien posizio hegemonikoa indartzeko saiakera egiten dutenei. Matxirulo jarrera hartzen duen banakoari matxista deitzen zaio. Matxirulo kontzeptuaren jatorria ezezaguna da, ez baita ziurra nork eta noiz sortu zuen. Hala ere, XXI. mendean, feminismo garaikidearekin edo Feminismoaren Hirugarren Olatua bezala ezagutzen den mugimenduarekin batera sortu da.

Matxirulo hitzak gaztelanian dauka jatorria (machirulo) eta ikuspegi soziologikoko (ez biologikoa) gizonezko macho hitzetik dator. Gaztelaniazko machista hitzaren moldaketa informala da. Gaur egun oso termino erabilia da jendartean. Ahozko hizkuntzan sarritan erabiltzen bada ere, sare sozialen bidez hedapen handia izan duen hitza izan da. Horrez gain, hedabideetako iritzi artikuluen bidez asko zabaldu den kontzeptua da, batez ere mugimendu feministaren eskutik.

Perspektiba soziologikoa

Biologikoki, ez da inor matxirulo jaiotzen. Hau da, soziologiaren ikuspuntutik, generoak eraikuntza soziala dira, ez dira berez existitzen; beraz, generoa eraikitzen den zerbait da, ezaugarri psikosozialen, testuinguru historikoaren eta kulturaren araberakoa da[1], besteak beste.  Ondorioz, matxirulo kontzeptua gizonezkoen generoan oinarrituta dago eta generoak asmakizun sozial bat dira, konstrukto bat. Gizonen eta emakumeen abantailak esleitzeko edo diskriminatzeko eta genero rolak unez une modu zurrunean jarraitzeko joera dute matxiruloek. Gainera, emakumeari, femeninotasunari esleitzen zaizkion ezaugarri guztiak atxikitzen dizkiete: lirainak izan beharra, gozoak, amultsuak… orokorrean genero estereotipoak indartzeko joera handia daukate matxiruloek.

Matxiruloen ikuspegitik, femeninotasunean eta maskulinotasunean oinarritzen diren genero rolak jarraitzen ez dituen pertsona oro kritikatu beharra dago, normaltasunetik kanpo geratzen baita. Horrela, ohikoak dira kasu hauetan, marikoia edo marimacho bezalako irainak erabiltzea pertsona hauen kontra. Hortaz gain, haietako askok feminismoaren kontrako jarrera sutsua erakutsi ohi dute, emakumeek duten jarrera boteretsua, indartsua, aktiboa, dinamikoa… hau da, emakumea ahaldunduta ikustea ez dute jasaten. Haien erantzuna jarrera matxista prototipikoaren bidez ematen dute, feminazi edo ultra-feminista bezalako terminoak erabiliz.

Baliokideak

Feminismoaren Hirugarren Olatuaren eraginez,  hainbat sinonimo agertu dira matxirulo hitzaren erabilera bera daukatenak: heterabasika, homo erektus, señoroa, hetera edo heterito, besteak beste.

Adibideak

Matxirulo, egoera anitzetan eta era askotariko pertsona publikoen ahotik edo idatzietatik atera da. Hurrengo adibideetan ikus daiteke, esaterako, XXI. mendeko bigarren hamarkada erdialdetik aurrerako adibideetan:

Diskurtso formalean, genero akademikoko hainbat ikerlari feministen eskutik agertu da matxirulo kontzeptua:

  • Zuriñe Rodriguezek "Gatazka, normalizazioa eta feminismoa"  lanean aipatzen du, mugimendu feministaren inguruan egiten diren “panpin matxiruloen erreketa” [2]azaltzeko.

Diskurtso formalean edo informalean, baina alderdi politikoei eta alderdietako politikariei erreferentzia eginez, terminoa askotan erabiltzen da. Hemen adibide batzuk.

  • Euskara jendearen  giroan, ezkerreko euskal alderdi politikoetako diputatuen aldetik. Onintza Enbeita EH Bildu alderdi politikoko militanteak erabiltzen du, bere sare sozialetan zein argitaratzen dituen iritzi artikuluetan.
  • Ezker ildoko hainbat antolakunde politikok kartel eta leloetan adierazten dute, baita euren diskurtso eta idatzietan. Ernai gazte antolakundearen karteletan eta Twitter bezalako sare sozialetan, esaterako, askotan erabiltzen da.
  • Espainia mailan, Irene Montero Unidas Podemos alderdi politiko ezkertiarrarreko bozeramaileak ere erabili izan du Espainiako kongresuan Partido Popularreko kide batek zuen jarrera oldarkor eta matxista salatzeko.

[3]Aktibismo feministaren eskutik agertzen da gehienetan hitz hau, arestian aipatutako gainerako sinonimoekin batera erabilita, askotan.

  • Mugimendu feministak ikusgarritasun handia hartu duenetik oso erabilia da: “matxirulo entzun, pin pan pun!” bezalako leloetan ikus daiteke.
  • Irantzu Varela bezalako aktibista feministaren eskutik ere entzun daiteke askotan.
  • Euskal Hedabide batzuek ere beren artikulu eta erreportajeetan azaltzen dute hitz hau sarritan, batik bat iritzi artikuluetan: Argia[4]n, Aiaralden[5], ZuZeun[6]...

Erreferentziak

  1. Reizabal, Luixa. (2015). Genero-berdintasunean hezteko gida: Familia, irakasle eta bestelako hezitzaileentzat. Euskal Herriko Unibertsitatea, 25 or..
  2. Rodriguez, Zuriñe. (2015). Gatazka, normalizazioa eta feminismoa. Jakin, 85 or..
  3. (Gaztelaniaz) González, Berna. «¿Y si rompen una foto de Irene Montero?» El País (kontsulta data: 2017/05/17).
  4. Fernandez, June. (2013/12/29). «Biktimak» Argia (kontsulta data: 2019/05/13).
  5. Mendiguren, Irene. (2019/01/01). «Greba feminista antolatzeko bilera deitu du Mugimendu Feministak» Aiaraldea (kontsulta data: 2019/05/13).
  6. Ibarzabal, Nerea. (2019/05/03). «Erantzun ezazue» Zuzeu (kontsulta data: 2019/05/18).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya