Maurice Journeau
Maurice Journeau (Biarritz, 1898 azaroaren 17a - Versailles, 1999ko ekainaren 9a) musikagile lapurtarra izan zen. BiografiaIkasketakHaurtzaroan pianoa ikasi zuen eta nerabezarotik konposatzen hasi zen. Batxilerra amaitu ostean gerrarako mobilizatu zuten 1917ko apirilean eta horrek etena suposatu zion bere lehen musika urratsean. Geroago Pariseko École normale de musique-n 1920tik 1922ra konposizio-ikasketak egin ahal izan zituen. Nadia Boulangerren ikastaroak landu zituen geroago, beste batzuen artean. 1921tik bere "Menuet" eta "Valse" konposizio ofizialen bidearen hastapenak izango dira eta Maurice Sénart argitaletxeak (non bere katalogoa Salabertek berrartua zuen) bere gaztaroko obrak 1931 arte publikatu zizkion. Ikasketak amaituta Biarritzera bueltatu zen, bere irakasleek konposatzen segitzeko aholkua eman eta gero. Karreraren garapenaEzkondu eta gero Nizan (Okzitania) bizi izan zen hamar urtez (1926-1936). Bertan gehienbat Gil Graven nazioarteko kontzertuetako bakarlariak sortutako biolinerako konposizioak idatzi zituen. 1936an Parisera joan eta orduan idatziko ditu bere obrarik gehienak, bereziki tresna kutuna zuen pianorako eta kamera-musikarako. 1950eko hamarkada irratiaren bidez zabaldutako zenbait grabaketaren garaiak izan ziren, baita haize-tresna eta orkestrarako idatzitakoenak ere; berrikuntzetan aritzeko grina ere ez zitzaion falta izan, denbora laburrean desagertuko zitzaion dodekafonismo pertsonal baten ikutua barne. 1970eko hamarkadan, heldutasunaren garaia, musika sakroko konposizioen eklosioa eman zen. Azken urteak1984an Maurice Journeauk bere borondatez idazteari utzi zion. 1992ko amaieran artista eta publiko zabala bere musika argitaragabea ezagutzen hasi ziren eta erregulartasunez Combre diskoetxeak argitaratuko ditu. 1998an musikagileak bere ehun urteak Frantzia eta Alemaniako zenbait hiritan ospatzen zela ikusi ahal izan zuen pertsonalki. Hortik aurrera piano eta hari-tresnetarako lanen dibulgazioa erraztuko duen diskografia baten bultzada izan zen. 1999an hil zen, bere musikak arrakasta lortu zuela pertsonalki baieztatu eta gero. Konposizioak75 bat obrak osatutako errepertorioa[1] utzi zigun, batez ere piano eta kamera-musikarako; baita orkestra eta organorako ere eta gutxiago ahots eta klabezinerako. Horri berak bere lanei egiten zizkien aldaerak gehitu behar zaizkie. EstiloaHauexek dira bere obretan gehien agertzen diren osagaiak:[2]
Argitaratutako konposizioak
Euskal Herriaz eta bibliografia1925ean Les nuits basques izeneko kamera-musikarako konposizioa egin zuen: opus 9, boskote batentzat (piano gidaria, biolina, bibolina, txeloa eta kontrabaxua), 7 minutukoa; biolin eta pianorako ere konposatua da. Askotan "Ravelen gaineko" programetan sartua, bertan konpositorearen itsasoaren ertzeko ibilaldiak gogoan izaten ditu: Biarritz, Donibane Lohitzune edo Ravelen Ziburu. Chantal Virlet-Journeau konpositorearen seme-alabarik gazteenak hiru lan argitaratu ditu; Biarritz jaiolekuko argitaletxe batzuek atera dituzte bi:
ErreferentziakIkus, gaineraKanpo estekak
|