Max Roach
| Max Roach | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Newland eta New York, 1924ko urtarrilaren 10a |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
| Heriotza | New York, 2007ko abuztuaren 16a (83 urte) |
| Hobiratze lekua | Woodlawn hilerria |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Abbey Lincoln (1962 - 1970) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Manhattango Musika Eskola Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten Boys High School |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | konpositorea, jazz musikaria, unibertsitateko irakaslea, perkusionista, musika-talde gidaria, estudioko musikaria, bateria-jotzailea eta musikaria |
| Enplegatzailea(k) | Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | George Wallington Trio Jazz Artists Guild Sonny Rollins Quartet |
| Genero artistikoa | jazza |
| Musika instrumentua | bateria |
| Diskoetxea | Capitol Records Candid Records EmArcy |
Max Roach (Brooklyn, New York, 1924ko urtarrilaren 10a - Manhattan, New York, 2007ko abuztuaren 16a) estatubatuar bateria-jotzailea izan zen.
1942an Clark Monroeren kabaretean jo zuen, Charlie Parkerrekin batera. 1944an Dizzy Gillespie ezagutu zuen, eta harekin Onyx Clubean lan egin zuen. Ondoren Benny Carterrekin Kaliforniara joan zen, baina 1945ean New Yorkera itzuli zen berriz ere. Hainbat grabazio egin zituen jazz-jotzaile handienekin, hala nola Coleman Hawkins, Fats Navarro, Charlie Mingus, Thelonious Monk, Bud Powell, Stan Getz, Lee Konitz, Sarah Vaughan, Flip Phillips, Tadd Dameron, Jay Jay Johnson, Miles Davis eta Charlie Parkerrekin. Azken horren boskoteko kide izan zen, eta harekin esku hartu zuen, 1949an, Parisko Pleyel jaialdian. Jazz at the Philharmonic taldearekin bira bat egin zuen Europan zehar, 1952an. Laukote bateko zuzendari izan ondoren, Howard Rumseyren taldean aritu zen Kalifornian. Garai horretan Clifford Brown tronpeta-jotzailea ezagutu zuen, eta harekin talde bikaina osatu zuen, harmoniaz betea. 1955 arte aritu ziren elkarrekin, taldekidea hil zen arte, hain zuzen ere. 1959an, konposizio-ikasketei ekin zien berriz ere. Bere emazte Abbey Lincolnekin arraza-bereizkeriaren kontrako musika suite bat idatzi zuen, We Insist! - Freedom Now. 1962an, Duke Ellington eta Charlie Mingusekin Money Jungle diskoa grabatu zuen. 1973an perkusiozko talde bat sortu zuen: M´Boom. 1980ko hamarraldia arte lan egin zuen talde horrekin.
Musikaren Teoria irakatsi zuen Massachusettseko Unibertsitatean, 1970eko hamarkadatik hasi eta 1990eko hamarkadaren erdialdera arte. Hainbat disko grabatu zituen, besteak beste, Memorial Charlie Parker (1947); The Immortal Charlie Parker (1948-1950); Clifford Brown «Caravan» (1955); Remember Clifford (1955); Jazz in 3/4 Time (1957); Parisian Sketches (1960); Drums Unlimited (1966); The Loadstar (1977); Birth and Rebirth (1978); Pictures of France (1979); Collage (1984); To The Max! (1990-1991). Max Roach free jazz joeraren aitzindaritzat hartua da.
1985ean, Nelson Mandela buruzagi hegoafrikarraren askatasunaren aldeko kontzertu-manifestu batean parte hartu zuen, beste musikari batzuekin batera.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









