Share to:

Mayc

Mayc
Datuak
Motaenpresa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1941
Desagerpena1992

Mayc Bergaran sortu zen etxetresna elektrikoen enpresa industriala izan zen, Otsein marka sortu zuena (garbigailuak, nagusiki), eta 1992an Candy multinazional italiarrak erosi zuena. Candy-Hoover izenarekin jarraitu zuen enpresak 2014a arte, non Candyk lantegia itxi zuen.

Historia

1941ean sortu zen Mayc enpresa, zenbait enpresabururen eskutik, zeintzuen artean Julio Azkargorta nagusitzen zen. Zulagailuak, barautsak, transformadoreak eta alternadoreak bezalako lanerako makina elektrikoak egiten hasi ziren baina, pixkanaka, etxetresna elektriko txikiak fabrikatzeari ekin zioten: kafe-errotak, irabiagailuak edota bizarra mozteko makina elektrikoak[1].

Horien arrakastaren ondotik etorri zen Otsein, 1951n: Euskal Herrian eta Espainian egin zen lehen garbigailu automatikoa. Goiko tapa batetik kargatzen ziren garbigailu sendoak ziren. Sukaldeak, berogailuak eta lehorgailuak ere egin zituzten 1950eko hamarkadatik aurrera.

1992an, merkatu globalizatuan ezin lehiatuz, Candy talde italiarrak erosi zuen Mayc. 700 langile zituen lantegiak une hartan. 2014an lantegiaren produkzioa eten zenean, 170 langile ziren, zeinetarik 150 kaleratu egin zituen Candyk[2].

Erreferentziak

  1. «Bergarako Candy-Hoover itxi egingo dutela komunikatuko zaiela espero dute langileek - Bergara» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-10-16).
  2. (Gaztelaniaz) Simancas, Un reportaje de P.. (2014-10-31). «Fin a 73 años de historia» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2022-10-16).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya