Maysa
| Maysa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Maysa Figueira Monjardim |
| Jaiotza | São Paulo, 1936ko ekainaren 6a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Rio de Janeiro eta Niterói, 1977ko urtarrilaren 22a (40 urte) |
| Heriotza modua | : trafiko-istripua |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | André Matarazzo (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | brasildar portugesa portugesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, abeslaria, konpositorea, jazz musikaria, telebista-aktorea eta musikaria |
| Izengoitia(k) | Maysa |
| Genero artistikoa | samba-canção (en) jazza |
| Ahots mota | mezzosopranoa |
| Musika instrumentua | ahotsa pianoa |
Maysa Figueira Monjardim, edo Maysa Matarazzo (Rio de Janeiro, Brasil, 1936ko ekainaren 6a – Niterói, Rio de Janeiro estatua, Brasil, 1977ko urtarrilaren 22a) abeslari, konpositore eta aktorea izan zen. Brasilgo herri musikaren 25 album baino gehiagorekin, samba-abestiaren eta bossa novaren arteko zubi historikoa izan zen.[1][2][3][4]
Bizitza
São Paulo hirian bizi zen Espiritu Santu estatuko familia tradizional batean jaio zen Maysa, eta Rio de Janeirora joan zen bizitzera. Iturri batzuen arabera, Sao Paulon jaioa zen, eta beste batzuen arabera, Rion. Monjardimeko Baroiaren biloba zen, Espiritu Santuko probintzian bost aldiz presidente izandakoa.
1947an, familia Bauru udalerrian finkatu zen, paulotar estatuaren barruan, Sao Paulora itzuli zen arte. Assunção eskola paulista tradizionalean eta São Pauloko Sacré-Cœur de Marie-n ikasi zuen. Espiritu Santuaren estatuko Vitórian ematen zituen oporrak, non osaba-izebekin eta lehengusuekin elkartzen zen.
1953an, 17 urterekin, André Matarazzo enpresariarekin ezkondu zen, bera baino 17 urte zaharragoa zena, bere gurasoen laguna eta italiar-brasildar familia aberats bateko kidea, zeinarekin bere seme Jayme Monjardim Matarazzo izan zuen, gero zine zuzendari bilakatu zena.
Ibilbidea

Berrogeita hamarreko urteak: hasierak
1956an, familiarteko bilera batean, Roberto Côrte-Real ekoizleak disko bat grabatzera gonbidatu zuen. Albumaren izenburua Convite para ouvir Maysa (euskaraz: Maysa entzuteko gonbidapena) izan zen, kantu propioz osatua. Arrakasta handia izan zuen eta irratietan zabaldu zuten.
Apurka-apurka, bere karrerak izaera profesionala hartu zuen, eta horrek eragina izan zuen senarrarekiko harremanean eta dibortziora eraman zuen.
1957an bigarren diskoa grabatu zuen, Maysa, eta bertako Ouça abestiak arrakasta itzela lortu zuen. TV Record kanalak kontratatu zuen.
Senarra bere karreraren aurka zegoenez, dibortziatzea erabaki zuen. Hainbat maitasun harreman izan zituen, besteak beste, Ronaldo Bôscoli konpositorearekin, Miguel Azanza enpresari espainiarrarekin, Carlos Alberto aktorearekin (1925-2007) eta Julio Medaglia maisuarekin.
1958an, Rio de Janeirora joan zen bizitzera, sasoi hartan Brasilgo hiriburu federala zena, eta TV Rio kanalak kontratatu zuen. Hirugarren diskoa kaleratu zuen, Convite para ouvir Maysa II (euskaraz: Maysa entzuteko II. gonbitea) kritikariek oso goraipatua eta salmenten arrakasta nabarmena, Meu mundo caiu abestia urteko kanta bezala hartua izan zen, herrialdean ondoen ordaindutako abeslaria bihurtu zen.[5]
Hirurogeiko hamarkada: goren aldia
Hirurogeiko hamarkadan, Maysak bere ahots-teknika hobetu zuen, kalitate handiko diskoetan erregistratuta geratu zen bere karreraren gailurrean. Bossa nova agertu berriaren mugimenduarekin bat egin zuen eta munduan zehar bira ugari egin zituen.
Hainbat herritan egin zituen aurkezpenak, hala nola, Japonian, Buenos Airesen, Montevideon, Liman, Caracasen, Bogotan, Puerto Ricon zein Mexikon; baita Parisen, Lisboan, Madrilen, New Yorken, Italian, Marokon eta Angolan ere. 1960an eta 1961ean aurkezpenak egin zituen Ameriketako Estatu Batuetan, eta Maysa sings songs before dawn (Maysak kantuak kantatzen ditu egunsentia baino lehen) disko mitikoa grabatu zuen Columbia Records diskoetxerako.
Beste hizkuntzetan egindako grabazioen artean, La voz más expresiva del mundo (1960) nabarmentzen da, eta horren aurretik, Billie Holidayren You better go now lanaren cover bat eta Jacques Brelen Ne me quitte pas, Brasildik kanpo bere kanturik arrakastatsuena bilakatu zena, eta Pedro Almodóvarrek gero La ley del deseo (1986) filmean sartu zuen.[1]
1963an, kontzertu historiko bat egin zuen Parisko Olympia Antzokian eta 1966an TV Record kanalak antolatutako Brasilgo Herri Musikaren II. Jaialdian eta Kantuaren I. Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen. Azken horretan hirugarren postua lortu zuen fase nazionalean, eta jaialdiko interprete brasildar onenaren saria, Luiz Bonfá eta Maria Helena Toledoren Dia das Rosas abestiarekin.
Miguel Azanzarekin izan zuen harremanaldian ―1963 eta 1969 artean―, Espainian bizi izan zen.
1968an, Luis Eduardo Auteren Pálida absentzia grabatu zuen, argitaratu gabea, eta Go-Go (Giuliano Montaldo, 1968) film hispano-italiarraren soinu-bandan zeuden Ennio Morriconeren hiru kanta abestu zituen, Janet Leigh eta Klaus Kinskirekin.[1]
1969an, Miguel Azanzarekin ezkontza amaitzean, Brasilera itzuli zen. Maysa Especial lana estreinatu zuen Ítalo Rossirekin Rioko Tupi TV kanalean, eta A Maysa de hoje (Gaurko Maysa) ikuskizuna egin zuen, diskoan grabatua hau ere, kritika eta publiko aldetik arrakasta handiarekin, Brasilgo musikaren historiako ikuskizun ospetsuenetako bat.[6]
Hirurogeita hamarreko hamarkada: urruntzea eta heriotza
1970ean, Maysak Ando só numa multidão de amores (Bakarrik nabil maitasun pilo baten artean) albuma kaleratu zuen, bere ibilbideko onena, espero zen arrakasta izan ez bazuen ere. Oso desengainatuta, buru-belarri ekin zion antzezteari.
Aktore
1971. urtean Rede Globo katearen O Cafona telenobelan agertu zen, Simoneren pertsonaia interpretatu zuen, bere alter egoa. Bere pertsonaia ospetsua egin zen, Brasilgo telebistarentzat sasoi bat markatu zuen eleberri horrek, eta Maysak lan horrengatik Ouroko Coadjuvante saria irabazi zuen, antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena. Urte hartan, Tupi TBko Bel-Ami telenobelan, Márica pertsonaia antzeztu zuen, baina, bere pertsonaiarekin eta tramaren norabidearekin gustura ez, obra utzi zuen azkenean. Handik gutxira taularatu zuen Georg Büchnerren Woyzeck antzezlana, porrot izugarria izan zena.
Beste ekoizpen batzuetan ere parte hartu zuen, hala nola O Cafona, Bel-Ami eta Georg Büchnerren Woyzeck ikuskizunean.
Erretiroa
1972ko amieratik, ingurune artistikotik aldendu eta Fluminoseko itsasertzeko Maricá hondartzaren gaineko etxe batean bizitzera erretiratu zen, non asteburuak pasatzen zituen. Han bizi izan zen hil arte, bere mutil-lagunarekin, Carlos Alberto aktorearekin. Denboraldi horretan, ia ez zuen diskorik grabatu, ezta aurkezpenik egin ere, eta hedabideetan agerraldiak mugatu zituen. 1975ean egin zuen azken denboraldia musika lokaletan, Sao Pauloko Igrejinha boitean.[7]
1977ko urtarrilaren 22an, arratsaldeko 5ak aldera, auto-istripu tragiko bat izan zuen Niteroi Ibaia zubian, hondartzako etxera bidean zihoala, abiadura handian. Bere egunkariko azken ohar pertsonaletako batean zera idatzi zuen:
| « | Gaur 1976ko azaroa da, alarguna naiz, 40 urte ditut, 20 karrera ditut eta emakume bakarra naiz. Zer esango du etorkizunak? | » |
| Maysa | ||
Musika-estiloa
Maysaren errepertorioa osatu zuten abestiak eta konposizioak bere ahots tinbrearen neurrira aukeratuak izan ziren, melankoliak eta tristurak markatuta, fossa edo samba-kanta generoaren enblematikoak bihurtu arte.
Bere sasoian, Nora Ney, Ângela Maria eta Dolores Duran abeslariak ere nabarmendu ziren. Generoa boleroarekin konparatua izan da, amorante-erromatikoaren gorespenarengatik edo egokitu bako maitasun baten sufrimenduarengatik. Samba-abestia, hogeita hamarreko hamarkadan sortua, bossa nova mugimenduaren aurrekaria izan zen, 1958an sortua, eta Maysa ere mugimendu horrekin identifikatu zen. Bossa nova doinu eta interpretazioen fintasuna eta leuntzea izan zen, samba-abestiaren dramaren kaltetan. Bossa nova eta samba-abestiaren artean dago Maysaren ondarea.
Maysak 30 kantu konposatu zituen emakume gutxik konposatzen zuten sasoian. Kantu intimistaren estiloa zuen, teknika gutural batetik abiatuta, tentsio afektibo sakonekoa. Bere interpretazio antologikoen artean, Chão de estrelas (Sílvio Caldas eta Orestes Barbosa, 1974), eta Ne me quitte pas (1976), daude. Nabarmentzeko beste egile abesti batzuk hauexek dira: Ouça, Meu mundo caiu, tarde triste, Resposta, Adeus, Felicidade infeliz, Diplomazia eta O Que?
Maysaren estiloak eragin handia izan zuen bere belaunaldian, nabari da kantari eta konpositoreengan, hala nola Ângela Rô Rô, Leila Pinheiro, Fafá de Belém, Simone, Cazuza eta Renato Russo.
Diskografia
Estudioko albumak
- Convite para ouvir Maysa (1956).
- Maysa (1957)
EP
- Maysa (1959).
- Favela (1962).
- Maysa (1963).
- Dia das rosas (1966).
- Reza (1968).
- Ave Maria dos retirantes (1969).
Konakto bakunak
- Esse nosso olhar (1959).
- Ad ogni costo (1967).
- Et maintenant (1968).
- Pálida ausência (1968).
- San Juanito (1969).
- Love story (1971).
- Tema de Simone (1971).
- Palavras, palavras (1972).
- Tema de Bravo! (1975).
Partehartzeak
- Rio - Cidade Maravilhosa (1960).
- Irmãos Coragem (1970). Red Globoren telenobelaren soinu-banda.
- Bandeira 2 (1971). Red Globoren telenobelaren soinu-banda.
Antologiak
- Os grandes sucessos de Maysa (1959).
- A música de Maysa (1960).
- Ternura... é Maysa (1965).
- Canecão apresenta Maysa (1969).
- Dois na Fossa - Maysa & Tito Madi (1975).
- Para sempre Maysa (1977).
- Bom é querer bem (1978).
- Retrospecto vol. 3 (1979).
- Convite para ouvir Maysa (1988).
- Maysa por ela mesma (1991).
- Tom Jobim por Maysa (1993).
- Maysa (1996).
- Bossa nova por Maysa (1997).
- Simplesmente Maysa (2000).
- Quatro em Um - Volume 13 (2001).
- Retratos - Maysa (2004).
- Novo millennium (2005).
- Quando fala o coração (2009).
Erreferentziak
- ↑ a b c Fabuel, Vicente. (14 de junio de 2009). Extravagante: Maysa Matarazzo. efe eme.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Maysa, la reina de la Bossa Nova» Gente YOLD 2022-07-04 (kontsulta data: 2025-03-21).
- ↑ Mendes, Romildo Ernesto De Leitão. (quarta-feira, 13 de julho de 2011). «RECORDAÇÕES CÊNICAS e outras...: Maysa Matarazzo – a mulher que a vida não dominava.» RECORDAÇÕES CÊNICAS e outras... (kontsulta data: 2025-03-21).
- ↑ (Portugesez) Novabrasil. (2023-06-06). «Maysa: as músicas e a história da eterna Musa do Samba-Canção» Novabrasil (kontsulta data: 2025-03-21).
- ↑ Biografía de Maysa. Folha Online.
- ↑ Maysa. Veja.
- ↑ Maysa (Entrevista a Maysa Monjardin). Aramis Millarch Org.
Bibliografia
- Neto, Lyra (2007). Maysa: Só numa Multidão de Amores. Río de Janeiro: Editora Globo. ISBN 978-85-250-4303-0 .
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Dicionário Cravo Albin da Música Popular Brasileira (Maysa). Instituto Cultural Cravo Albin.
- Maysa, da cantora sensível à mulher transgressora. Estadao 18 de abril de 2007.
- Neto, Lira. (18 de abril de 2007). Trecho da biografía de Maysa. Estadao.
- Lopes, Chico. (24 de agosto de 2007). MAYSA: um oceano de talento e contradições. Verdes Trigos.
- Maysa (sitio de la miniserie producida por la TV Globo. TV Globo.
- Maysa Monjardim (Blog dedicado a la vida y obra de la cantora). .
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









