Melilla
Melilla (amazigeraz: Tamlilt; arabieraz: مليلة, Malila, edo, egungo eta tokiko ahoskeran, Mlila; antzina Rusadir deitua) Espainiako autonomia-hiria da. Afrikako lurraldean kokaturik dago eta Marokok, Ceutarekin batera, beretzat aldarrikatzen ditu. Biztanle asko espainiar jatorrikoak dira, militarrak gehienak, eta juduen kopurua ere handi samarra da. Ez dago musulman asko, eta daudenak merkatariak dira. Azken urteetan emigrazio handia izan da. Portu frankoa denez, merkataritzak badu garrantzia, itsas portuaren inguruan batez ere. Klima
HistoriaFeniziarrek sortu zuten hiria. 1497an Medina-Sidoniako dukeak eskuratu zuen, eta, Oranekin batera, turkiarren aginpidearen aurkako garrantzizko gune bilakatu zen. Ondoren eraso ugari ezagutu zituen, 1687an, 1715ean, 1893an eta 1909an batez ere.[2] 2014ko abenduaren 19an, 200 etorkin Melillan sartzen saiatu ziren baina ez zuten helburua bete. Asteko hirugarren saiakera izan zen[3]. 2015eko urtarrilaren 2an, 700 immigrante Melillara igarotzen saiatu ziren, gauean zehar bi taldetan banatuta[4]. Ondarea
Hiri senidetuakMelilla ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Ikus, gaineraErreferentziak
Kanpo estekak
|