Share to:

Melissa Mathison

Melissa Mathison
Bizitza
JaiotzaLos Angeles1950eko ekainaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles2015eko azaroaren 4a (65 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Harrison Ford  (1983 -  2004)
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta ekoizle exekutiboa
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaMendebaldeko Ameriketako Idazleen Elkartea

IMDB: nm0558953 Allocine: 68612 Allmovie: p101706
Tabakalera: 21226 Find a Grave: 154619607 Edit the value on Wikidata

Melissa Marie Mathison (Los Angeles, 1950eko ekainaren 3a - Los Angeles, 2015eko azaroaren 4a) zinema eta telebistako gidoilari estatubatuarra izan zen.[1]

Biografia

1950eko ekainaren 3an jaio zen Los Angelesen. 5 anaia-arreba ziren. Aita Richard Randolph Mathison zen, Newsweekeko Los Angeleseko bulego burua eta ama Margaret Jean Mathison (Kieffer ezkondu aurretik) elikadurari buruzko idazlea eta enpresaria.[1]

Melissa Mathisonek Providence High School bigarren hezkuntzako institutuan ikasi zuen eta 1968an graduatu zen. Ondoren, Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA) ikasi zuen, Berkeleyn.[1] Familia laguna zen Francis Ford Coppolak bere laguntzaile lana eskaini ziolako utzi zuen unibertsitatea eta harekin harremana izan zuen,The Godfather, Part II filmean hasita eta Apocalypse Now filma arte iraun zuen.[2] Coppolak bultzatuta idatzi zuen The Black Stallion filmaren gidoia.[3]

1983ko martxoaren 14an, 33 urteko Melissa Mathison 41 urteko Harrison Ford aktorearekin ezkondu zen. Melissa Mathison Harrison Forden bigarren emaztea izan zen eta bi seme-alaba izan zituzten. 1987ko urriaren 3an Malcolm Ford lehen semea izan zuten eta hiru urte geroago Georgia Ford alabaren guraso bihurtu ziren (1990eko ekainaren 30ean). Bikotea 2004ko urtarrilaren 6an dibortziatu zen; bi seme-alabek, Malcolm eta Georgia nerabeek, 17 eta 14 urte zituzten, hurrenez hurren.

1990ean Dalai Lama ezagutu zuen Kundun filma egiten ari zela eta adiskidetasuna garatu zuen harekin. Tibetaren aldeko kanpaina ugaritan aritu zen.[4]

2015eko azaroaren 4an hil zen minbiziarekin (tumore endokrinoa).[5]

Lana

Ezaguna zen filmetarako gidoiak idazteagatik: E.T., estralurtarra (1982), Steven Spielbergena, Oscar sarietarako izendapena jaso zuena; eta Martin Scorseseren Kundun, Dalai Lamari buruzko filma. Mathisonek berriro kolaboratu zuen Spielbergekin hamarkada batzuk geroago, The BFG (2016) filmaren gidoirako, Roald Dahlen izen bereko ipuinean oinarritua.[1][6][7]

Filmografia

Filma Urtea Oharrak
The BFG 2016 Eskaintza
Ponyo 2008
The Emperor's New Clothes: An All-Star Illustrated Retelling of the Classic Fairy Tale 1998
Kundun 1997
The Indian in the Cupboard 1995
Son of the Morning Star 1991
Twilight Zone: The Movie 1983 "Kick the Can" segmentua
The Escape Artist 1982
E.T., estralurtarra 1982
The Black Stallion 1979

Sariak eta aitorpenak

Oscar sariak
Urtea Kategoria Lana Emaitza
1983[8] Jatorrizko gidoi onena E.T., estralurtarra izendatua

Erreferentziak

  1. a b c d (Ingelesez) Saperstein, Pat. (2015-11-04). «Melissa Mathison, ‘E.T.’ Screenwriter and Ex-Wife of Harrison Ford, Dies at 65» Variety (kontsulta data: 2026-08-06).
  2. Wasson, Sam. (2003). The Path to Paradise: A Francis Ford Coppola Story.. New York: Harper, 178 or. ISBN 9780063037847..
  3. (Ingelesez) Bradshaw, Peter. (2015-11-05). «Melissa Mathison: a masterful storyteller who brought ET to life» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-08-06).
  4. (Ingelesez) Mathison, Melissa. (2011-07-21). «A Conversation with the Dalai Lama» Rolling Stone (kontsulta data: 2026-08-06).
  5. (Ingelesez) «Melissa Mathison dies at 65; screenwriter of 'E.T.,' 'Black Stallion,' 'Kundun'» Los Angeles Times 2015-11-05 (kontsulta data: 2026-08-06).
  6. Melissa Mathison. .
  7. (Ingelesez) Weber, Bruce. (2015-11-06). «Melissa Mathison, the Screenwriter Behind a Classic, ‘E.T.,’ Dies at 65» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2026-08-06).
  8. «The 55th Academy Awards. 1983» oscars.org.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya