Melusina
| Melusina | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Sexua | emakumezkoa |
| Familia | |
| Seme-alabak | Geoffrey Big Tooth (en) |

Melusina Europako folklorearen irudi mitikoa da, sirena bat bezala agertzen dena (isats bat edo birekin), gerritik beherako suge bat bezala edo herensuge bat bezala. Anjou, Lusignan eta Plantagenet errege etxeekin lotzen zen, eta etxe horietako nobleei heriotza edo berehalako aldaketa baten berri ematen omen zien.[1]
Melisande izenez ere ezaguna, bere historia Jean d 'Arras XIV. mendeko Ipar Frantziako idazlearen lanari esker ezagutzen da batez ere, Roman de Melusine idatzi baitzuen Joanek, Berryko dukeak (1340-1416) eskatuta. Elezaharraren eta d 'Arras-en narrazioaren arabera, Melusina bere amak madarikatu zuen eta ondorioz, larunbatero erdi suge bihurtzen zen, harik eta larunbatetan bere intimitatea errespetatzen zuen gizon batekin ezkondu zen arte. Raymondin noblearekin ezkontzen da, aberats eta ospetsu bihurtuko duela hitz emanez, larunbatero bakean uzteko baldintzarekin. Raymondinek bere hitza betetzen du, eta Melusinak gauza bera egiten du, harik eta familiak konbentzitzen duen arte larunbat batean, bainatzen den bitartean, zelata egin diezaion. Senarrak bere hitza jaten duenean, Melusinak utzi egiten du eta bere seme-alabak bisitatzera edo bere madarikazioaren betebeharrak betetzera bakarrik itzultzen da: heriotzei buruz abisatzea edo zorte aldaketa iragartzea.[1]
Japoniar foklorean antzeko istorio baten protagonista da Elurretako Andrea (Yuki onna), Tokuzô Tanakak 1968an film batera eraman zuena.[2][3]
Melusinaren istorioa mitologia germaniko eta eskandinaviarreko Dontzeila Beltxargaren eta Valkiriaren antzekoa da. Horietan, gizon hilkor bat naturaz gaindiko emakume batekin ezkontzen da, eta emakume horrek bere intimitatea eta eskubide pertsonalak errespetatzea besterik ez du espero, edo hori jartzen du elkartzeko baldintza gisa, eta gero senarrak traizionatu egiten du, emazteak gizona abandonatu egiten du eta hura berreskuratzeko bilaketa batean murgiltzen da. Melusinaren kondairan, ordea, promesari traizio egiten dioten pertsonaia maskulinoek ez dute ezer egiten emazteak berreskuratzeko, ulertzen baitute ez dagoela zer eginik.
Melusinaren istorioak forma asko hartu zituen, d 'Arras ipuin tradizionalaz gain, eta ezaguna izan zen Frantzian, Britainia Handian, Alemanian eta Luxenburgon, baita beste eskualde batzuetan ere. Haurrentzako ipuinen, musika-piezen, poemen, pinturen, eskulturen eta bideojokoen protagonista da, eta mundu osoan ezaguna den Starbucks kafetegietako logoan irudikatua dagoelako. Hans Christian Andersenen Sirenatxoaren istorioa inspiratu zuela ere esaten da, eta txekiar folklorean, bere izena haizearen uluekin lotzen da, bere senarrak traizionatu ondoren galdutako seme-alabengatik Melusinak egindako auhenak direla uste baita.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Mark, Joshua J.. (2021-10-14). «Melusine» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ Kaidan yukijorô. Daiei Studios, Daiei 1968-04-20 (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ Schuck, Brian. Frozen Too: The Snow Woman. (kontsulta data: 2025-11-23).
Bibliografia osagarria
- Aranzadi, Juan (1981) “Mari, Melusina y los orígenes míticos de los Señores de Vizcaya”, Los Cuadernos del Norte, 2-5, ; 1-8. orr
Kanpo estekak
- Macías, Carmen (2022-01-12) “Melusine, mujer sirena o serpiente: el mito que construyó Europa”. El Confidencial
- Lecouteux, Claude. (2018ko maiatzaren 25a). La structure des légendes mélusiniennes. Cambridge University Press.Jean d'Arras, 14th c.; Marchand, Jean, 1894-1988:
- La légende de Mélusine, selon le roman commencé le mercredi devant la Saint-Clément d'hiver, l'an 1387, achevé sept ans après par Jehan d'Arras, présentement renouvelé par Jean Marchand Interet Archive-n
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









