Mendizabal
- Artikulu hau desagertutako Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mendizabal (argipena)».
| Mendizabal | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Arratzua-Ubarrundia |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°55′53″N 2°35′06″W / 42.9314481°N 2.585055°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 0 () |
Mendizabal Arabako herri hustu bat da, Arratzua-Ubarrundia udalerrikoa. Uribarri Ganboako urtegia eraiki zutenean hutsarazi zuten eta gaur egun, urtegiko uren azpian dago.
Zadorra ibaiaren ertzean zegoen eta hurrengo herriak zituen mugakide: iparraldean Leintz Gatzaga, hegoaldean Arroiabe, ekialdean Langara Ganboa eta mendebaldean Landa.[1]
Historia
Mendizabal Ganboako ermandadea osatzen zuten herrietako bat zen eta Calahorrako elizbarrutiaren mendekoa zen. 1835ean, ermandadea desagertu zenean, Ganboa udalerrian sartu zen.
1957ko maiatzaren 10ean, Espainiako Gobernu frankistak erabaki zuen, dekretu bidez, Mendizabal herria Arratzua-Ubarrundia udalerriari atxikitzea Uribarri Ganboako urtegiaren eraikuntzak zekarren uholde arriskuaren ondorioz[2]. Azkenik, 1959ko otsailaren 26an, Espainiako Gobernu frankistak Mendizabal herria deuseztatu zuen 267/1959 zenbakidun dekretuaren bidez.[3]
2025eko uztailaren 28an Arabako Foru Aldundiak omenaldi ofiziala egin zien urtegia eraikitzeak kalte egin zien herritarrei, horien artean mendizabaldarrei.[4][5] Oroimenezko ekitaldian, presako begiratokian, totem bat desestali zuten, gertatu zenaren informazioa jasotzen duena.[6]
Demografia
1631n Felipe IV.a erregearen aginduz egin zen Gatzaren Erroldaren arabera, Mendizabalek 25 biztanle eta 38 abere zituen[7]. Ia bi mende geroago, 1827an, 44 biztanle zituen[1]. 1959an, Espainiako Gobernu frankistak Mendizabal herria deuseztatzea erabaki zuenean, 2 biztanle besterik ez zituen.[3]
| Mendizabalgo biztanleria |
|---|
![]() |
Galdutako ondarea
- Mendizabalgo zubia, hiru begiko zubia.
- San Pedro parrokia, erromaniko estilokoa.
Iruditegia
-
San Pedro eliza
-
Mendizabalgo zubia Zadorra ibaiaren gainean
Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Miñano, Sebastián. (1827). Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal. 6. liburukia, 8 or. (kontsulta data: 2017-04-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Estatuko Aldizkari Ofiziala. 1957ko maiatzaren 10eko dekretua. 138 zkia. (argitaratze data: 1957ko maiatzaren 25a), 1689 or. (kontsulta data: 2017-04-01).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Estatuko Aldizkari Ofiziala. 267/1959 dekretua. 52 zkia. (argitaratze data: 1959ko martxoaren 2a), 3521 or. (kontsulta data: 2017-04-01).
- ↑ Etxenausia Uribarren, Unai. (2025-07-28). «Uribarri Ganboako urtegiak desagerrarazitako herriak eta bertan bizi izandakoak omendu dituzte» Berria (kontsulta data: 2025-07-29).
- ↑ «Uribarriko urtegiak urperatutako bizitzak omendu dituzte» Alea 2025-07-29 (kontsulta data: 2025-07-29).
- ↑ «Uribarri Ganboako urtegian urperatutako herriei eta bertako biztanleei omenaldia egin diete» Gara 2025-07-28 (kontsulta data: 2025-07-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Censo de la Sal 1631. Tomo I. Vecindario. , 17 or. (kontsulta data: 2017-04-01).
Kanpo estekak
| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.











