Mentzei

Mentzei (gaztelaniaz Mencey) Tenerifeko guantxeen erregea zen, eta mentzeierri bat gobernatzen zuen. Kanaria Handian, horren baliokidea guanartemea zen.
Tenerifen, azken mentzei handia, Tinerfe Handia izan zen, Sunta mentzeiaren semea, bere gortea, Adejen zuena (konkista baino ehun urte lehenago), eta uharte osoa gobernatzen zuen. 9 seme-alaba legitimo eta beste bat ez legitimoa izan zituen, ondoren, matxinatu, eta uhartea 9 mentzeierritan banatu zutenak.

- Dauteko mentzeierria: egungo El Tanque, Los Silos, Santiago del Teide, Buenavista del Norte eta Garachico herriak hartzen zituen.
- Abonako mentzeierria: Fasnia, Arico, Arona, San Miguel de Abona eta Granadilla de Abona hartzen zituen. Guimarreko mentzeierriarekin muga egiten zuen iparrekialdean, Adejekoarekin hego-mendebaldean, egun Teideko Parke Nazionala denarekin iparraldean, eta itsasoarekin hegoaldean.
- Taoroko mentzeierria: Puerto de la Cruz, La Orotava, La Matanza de Acentejo, Los Realejos eta Santa Ursula hartzen zituen.
- Adejeko mentzeierria: Guia de Isora, Adeje eta Vilaflor hartzen zituen
- Anagako mentzeierria: Santa Cruz de Tenerife eta San Cristobal de la Laguna hartzen zituen.
- Icodeko mentzeierria: San Juan de la Rambla, La Guancha, Garachico eta Icod de los Vinos hartzen zituen.
- Guimarreko mentzeierria: El Rosario, Candelaria, Arafo eta Guimar hartzen zituen.
- Teguesteko mentzeierria: Tegueste, San Cristobal de la Lagunaren kostaldeko zati bat eta bertako ibarra hartzen zituen.
- Tacoronteko mentzeierria: Tacoronte eta El Sauzal hartzen zituen.
Gainera, Tinerferen seme ez legitimoarentzat, lurralde txiki bat zegoen, ondoren, "Kapare Pobrearen Punta" deituko zena (gaur egun, Kaparearen Punta).
Mentzeiek, Tagoror izeneko biltzargune bat zuten. 1502an, uhartea konkistatutzat eman eta urte batzuetara, Adejeko mentzeierria berriz batu zen, Ichasagua mentzeiaren agindupean.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









