Mertxe Rodriguez
| Mertxe Rodriguez | |
|---|---|
Marimotots, Eskoriatzako Huhezi fakultatean, 2017. | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Mertxe Rodriguez Serrano |
| Jaiotza | Lasarte-Oria, 1968ko irailaren 10a (57 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | pailazoa eta aktorea |
| Kidetza | Pirritx, Porrotx eta MariMotots |

Mertxe Rodriguez Serrano, ezizenez MariMotots (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1968ko irailaren 10a), antzezlea eta pailazoa da. MariMototsen rola du, Pirritx eta Porrotx pailazoekin batera diharduen emanaldietan.[1]
Biografia
Caceres jatorriko guraso erdaldunen seme-alabak Lasarte-Orian jaio ziren. Mertxe gaztetxotatik murgildu zen euskara ikasteko abenturan. Hamaika urtez pailazoekin lanean ibili ondoren, sortu zen MariMotots. Hasiera batean aldi baterako pentsatua bazen ere, lasterrera pertsonaia finkoa izan zen. 2006-2007 urte inguruan MariMotots papera egiten hasi zen Pirritx eta Porrotxekin batera. Harrezkero umeei bideratuta dauden hainbat Marimotots-produktu ikusten dugu, besteak beste, DVD, karta, liburu edo panpin.[2]
2022ko irailean Durangoko Zabalarra eskolan Pirritx, Porrotx eta Marimotots bidelagun dituzte, Zabalarrako guraso elkarteak eta eskolako komunitateak abiatu duten ekimen berrian: Euskara ardatz dutela, eskolako kideen artean ezaguna den kamiseta berdeak barneratzen dituen "Baloreak eta sentipenak" (Korrikan parte hartzea, eskolan sukaldea lortzeko borroka, Euskal Herria ezagutzeko txangoak…) islatuko dituen abesti bat sortzean.[3]
MariMototsen sorrera
2006-2007 inguruan jaio zen MariMotots petsonaia. Gabon batzuetan Porrotxekin ospitalera minbizia zuten ume batzuei bisita egitera joan zen eta handik atera zirenean, Porrotxek esan zion: "Mertxe, datorren urtean Marimotots mototsik gabe geldituko da"; eta bigarren urtea egin zutenean, minbiziaren gaia hartu zuten lantzeko. Handik aurrera, hirugarren urtean hasi zen Marimotots oholtza gainean dantzari, kantari, kontu-kontari eta abar.[2]
Bizitza pertsonala. Harrera familia
Mertxe Rodriguezek ume propiorik ez izatea erabaki zuen.[4][5] 2003 urte inguruan Familia anitzak zirela eta, lan bat egin zuenetik harremana izan du hainbat elkarterekin, besteak beste, Ume alaia, Gaitu edo Beroa. Familia harrerez arduratzen den Beroa Elkartearen bidez bi aldiz izan da harrera-ama, lehenbizi haurtxo batena eta gero bi neba-arrebarena.
Mertxe Rodriguezen hitzetan:
"Harrera familia izatea izan da nire bizitzako abentura."[4]
Korrika
2016an Tipi-tapa, Korrika! abestia kaleratu zuten.
2009ko Korrikan, Korrikaren 16. edizioan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek idatzi eta Gazteizko Ama Zuria plazan irakurri zuten mezua.[6]
2022ko Korrikak, Korrikaren 22. edizioak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu zituen.[7][6]
Lanak
Besteak beste lan hauetan parte hartu du:[8]
Abestiak
Zerrenda: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abestiak.[9] Ospetsuenetako batzuk:
Antzerkia
| Urtea | Ikuskizuna | Konpainia | Zuzendaritza |
|---|---|---|---|
| 2003 | KATXIPORRETA | TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX | MERTXE RODRIGUEZ |
| 2002 | AUPA KINTXO | TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX | MERTXE RODRIGUEZ |
| 2001 | PARRANDAN | TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX | MERTXE RODRIGUEZ |
| 2000 | PLISTI PLASTA | TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX | MERTXE RODRIGUEZ |
| 1998-99 | BASERRIAN | TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX | MERTXE RODRIGUEZ |
| 1994 | MADAME SADE | AUSKALO | JON SARASTI |
Telebista
| Urtea | Ekoizpena | Katea / Plataforma | Kategoria | Zuzendaritza |
|---|---|---|---|---|
| GOENKALE | ETB 1 | FIGURAZIOA | ALEX EZKURDIA |
Erreferentziak
- ↑ «Mertxe Rodriguez, "Marimotots", euskara-ikasle», Ikasbil, 2011-02-08.
- ↑ a b «Dokuteka: Mertxe Rodriguez,» www.ikasbil.eus (kontsulta data: 2022-09-10).
- ↑ «[BIDEOA Zabalarra eskolako baloreak islatuko dituen abestia sortuko dute, Pirritx, Porrotx eta Marimotots bidelagun dituztela - Durango»] Anboto.org (kontsulta data: 2022-09-14).
- ↑ a b Mertxe Rodriguez, harrerako guraso izateaz: Familia Milakolore gara orain. (kontsulta data: 2022-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Esta ha sido la aventura de mi vida. Hemos acogido 2 veces"» EITB 2020-10-08 (kontsulta data: 2022-09-10).
- ↑ a b «Mertxe Rodriguez - Bing video» www.bing.com (kontsulta data: 2022-09-10).
- ↑ Komunikazioa. «22. KORRIKAk omendu ditu Pirritx, Porrotx eta Marimotots» www.korrika.eus (kontsulta data: 2022-09-10).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Iametza. «MERTXE RODRIGUEZ» euskalaktoreak.eus (kontsulta data: 2022-09-10).
- ↑ Zerrenda:Pirritx, Porrotx eta MariMototsen abestiak. 2022-09-04 (kontsulta data: 2022-09-10).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









