Metaliteratura
Metaliteratura literatura literaturaz mintzo denean erabiltzen den hitza da. Poema baten barnean poesiari buruzko gogoetak nahiz kritikak sartzen direnean, edo narrazio batean kontatzeko moduari buruz idazten denean, edo antzerki batean antzezlana bera gai bihurtzen denean (mundua antzoki handi batekin parekatuz edo).[1]
Literatura modernoan, ugari hedatu da joera metaliterarioa: Borges izan da, besteak beste, metaliteratura gehien baliatu dutenetakoa; Borgesentzat, errealita tea liburutegi handi bat besterik ez da, eta liburutegi handi hori irakurtzea da Borgesen ibilbidea, non maila berean biltzen diren aipu zehatzak eta aipu aizunak, irudimena nagusi den mundu hitzezkoan.[1]
Euskal literaturan
Euskal literaturan, Joseba Sarrionandiak jokabide hori arras landu du (Ni ez naiz hemengoa liburuan adibidez): autore horrek poesian zein narrazioan literaturari buruzko gogoeta anitz sartzen du, eta literatura unibertsaleko adibide ugariz hornitzen ditu gogoeta horiek. Bernardo Atxagaren lanetan ere baliabide nabaria da; Etiopia, azken batean, poesiari eta, orokorki, literaturari buruzko gogoeta bat da.[1]
Ramon Saizarbitoriarengan beste modu batean agertzen da jokabide hori, baina hor dago: izan ere, zer kontatuarekin bezainbat nola kontatuarekin esperimentatzen du bere nobeletan; gertakizunei buruzko nobelak baino gehiago gertakizunek duten errainu literarioari buruzko esperimentazioak direla esan liteke. Anjel Lertxundirengan ere badago horrelakorik; Otto Pette eleberria, eta “Ifrentzuak” sailean atera dituen Azkenaz beste (1994) eta gainerako liburuek tradizio literario baten irakurketa dira, non errealitatea literaturaren galbahetik iragazirik agertzen baita, eta, beraz, errealitateari buruzko gogoeta literaturari buruzko gogoetarekin batasun ezin hautsian ematen. Atxagaren Obabakoak (1988) liburuan ere metaliteratura eten gabe agertzen da, eta idazteari berari buruzko gogoetak darama liburuaren haria, azken aldera areagotuz, gainera. Joxe Austin Arrietaren Manu militari ere metaliteratura saio baten emaitza da.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c d «metaliteratura - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-11-01).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









