Share to:

Metronomo

Metronomo
kronometrajea

Metronomoa musikan tempoa, erritmoa edo konpasa zehazki markatzeko erabiltzen den tresna da, erregularki eta denbora tarte finkoan seinale bat sortzen duena. Gailuaren arabera, seinale hori ikusizkoa edota entzutezkoa izan daiteke. Funtzionamendu oinarriari dagokionez, mekanikoa edo elektronikoa izan daiteke.

Metronomoa musika interpretatzeko erabiltzen da batez ere (entsegu edo errepiketan, normalki), musikariak erritmoa atxikitzeko arazorik izan ez dezan.

Historia

Metronomo bat sortzeko lehen saiakeren artean, Al-Andaluseko Abbas Ibn Firnas (810-887) aipatzen du Lynn White historialariak. XVI. mende bukaeran eta XVII. mendeetan zehar Galileok penduluen oinarri fisikoak deskribatu zituen, eta horrekin erritmo finkoz mugitzen zen gailu erregulagarriaren ideiari ateak zabaldu. Lehen metronomo mekanikoa 1696an eraiki zuen Eitenne Loulié frantsesak. Pendulu erregulagarri bat zen, funtsean, eta ez zuen mugimendua atxikitzeko mekanismorik, ezta soinu seinalerik igortzen ere. Beraz, musikariak zuzendariaren batuta bailitzan jarraitzen zion metronomoaren penduluari.

Mäzel-en metronomoa
Metronomo mekaniko baten hotsa

Dietrich Nikolaus Winkel-ek tresna aproposagoa sortu zuen. Azken honek soinu seinalea igortzen zuen eta mugimendua atxikitzen zuen korda bidezko erloju-mekanismo baten bidez. Amsterdam-en sortu zuen, 1814an. Baina mundura zabaldu zen lehen diseinu ezaguna J. M. Mälzel-ena (1722-1838) da, uste denez Winkel-ek asmatutakoan oinarritua. 1816an plazaratu zuen bere tresna Mälzel-ek, Winkel-enaren oso antzekoa, baina doitzeko erritmo-eskala zuena. "Metronomo" izena ere Mälzel-ek ezarri zion.

Metronomo elektronikoa
Metronomo elektronikoaren hotsa, 4/4 erritmoan

Winkel eta Mälzelen tresna erloju-mekanismo batek mugitzen duen pendulua da. Penduluaren abiadura pisu bat gorantz edo beherantz mugituz bizkortu edo gelditu egiten da, Galileoren printzipioen arabera. Penduluaren eskala mailakatua dago 30etik 180ra. Pisua 80an jarriz gero, adibidez, pendulua minutuko laurogei aldiz mugitzen da, soinua eginez. Tresna horri eta horren aldaerei metronomo mekaniko erraten zaie. Oraindik ere mota horretako metronomoak erabiltzen badira ere, gaur egungo metronomo gehienak elektroniko digitalak dira.

Elektronikaren garapenarekin metronomo mota berriak agertu dira XX. mendean zehar. Hauek erritmo konplexuak, soinu mota ezberdinak, argi seinaleak eta abar eskaintzen dizkiote erabiltzaileari.

Erabilera

Ikasketan

Metronomoa musikariei oso baliagarria zaie ikasketa eta praktika momentuetan. Erritmoaren eta tempoaren kontzeptuak barneratzeko egokia da eta bakarka zein taldeka praktikatzeko oinarri finko bat eskaintzen du. Bestalde, konposiozioan tempo finko bat atxiki eta pasarte zailetan abiadura mantentzera behartzen ditu.

Interpretazioan

Zuzenekoetan gutxitan erabiltzen badira ere, metronomoak biziki erabilgarriak dira grabaketa sesioetan; alde batetik, musikari guztiek batera jotzen ez duten grabaketetan guztiek erritmo bera ukango dutela ziurtatzen baitu, eta bestetik, soinu teknikariei entzungai ezberdinak konbinatzeko lana errazten baitie.

Onarpena eta kritikak

Ikasketan eta grabaketan biziki baliagarri denez, metronomoaren erabilera asko zabaldu da musika eskola, grabaketa estudio eta abarretan. Orokorrean, onarpen handia du eta ezinbesteko tresnatzat jotzen da musika arloan dabiltzanen artean.

Dena dela, metronomoa erabiltzeari zenbait kritika ere egin zaizkio, musikariak erritmo finkoetan lotzeak askatasuna eta sormena mugatzen dituela argudiatzen baita. Bestalde, metronomoekin gehiegi aritutako muskariek erritmo konplexu edo aldakorrak dituzten musika estiloetan aritzeko zailtasunak dituztela ere irizten diote zenbaitek. Hauek, erritmo finkoegiz interpretaturiko piezei "metronomiko" izen gutxiesgarria ematen diete.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya