Share to:

Michael Olise

Michael Olise

(2026)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichael Akpovie Olise
JaiotzaLondres2001eko abenduaren 12a (24 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Frantzia
Lehen hizkuntzaingelesa
frantsesa
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
France national under-18 association football team2019 / 201920
Crystal Palace Football Club2021 / 20248214
France national under-21 association football team2022 / 202371
FC Bayern München2024 / 6627
France Olympic football team2024ko uztailaren 4a / 2024ko abuztuaren 9a95
Frantziako futbol selekzio nazionala2024ko irailaren 6a / 237
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
erdilari erasotzailea
Kirol zenbakia17
Altuera1,80 metro
Jasotako sariak
Ezizena(k)L'Artiste eta The Artist

X.com: MichaelOlise10 Instagram: m.olise YouTube: UCBj515LLSCca6Z_w9tJ08Tw UEFA: 250171184 Edit the value on Wikidata

Michael Akpovie Olise (Londres, Ingalaterra, 2001eko abenduaren 12a) futbolari profesionala da. Eskuin hegalean jokatzen du gehienetan, baina erdiko erasotzaile moduan ere jarri daiteke. Gaur egun, Municheko Bayern taldean jokatzen du, Alemaniako Bundesligan, eta Frantziako selekzioarekin jokatzen du.

Bizitza eta Gaztetako Ibilbidea

Olise Londresen jaio zen, baina bere familia oso nazioartekoa da: aita nigeriarra du eta ama franko-aljeriarra. Horregatik, lau selekziorekin jokatzeko aukera zuen (Ingalaterra, Nigeria, Frantzia edo Aljeria). Azkenean, Frantziaren aldeko hautua egin zuen, naita ez jaki ondo Frantseses.

Gaztetan, Ingalaterrako harrobi onenetatik pasatu zen:

  • Chelsea
  • Manchester City
  • Arsenal

Ibilbide Profesionala

Reading FC (2019-2021)

Championship ligako (Ingalaterrako bigarren maila) talde honetan hasi zen profesionaletan.

2020-21 denboraldian sekulako erakustaldia eman zuen: 7 gol sartu eta 12 asistentzia eman zituen. Denboraldiko jokalari gazte onenaren saria eraman zuen.

Crystal Palace (2021-2024)

Premier Leaguera jauzia egin zuen 9 milioi libera ingururen truke.

Selhurst Parken (taldearen estadioan) izar bat bihurtu zen. Eberechi Ezerekin batera, ligako bikote dibertigarrienetako bat osatu zuen.

Bere azken denboraldian, lesio batzuk izan arren, 19 partidutan 10 gol eta 6 asistentzia lortu zituen. Pura magia.

Bayern Munich (2024 - Gaur egun)

2024ko udako merkatuko fitxaketa handienetako bat izan zen. Alemaniako erraldoiak 53 milioi euro inguru ordaindu zituen beragatik.

Harry Kanerekin eta Luis Diazekin batera jokatzen du orain erasoan.

Nazioarteko Ibilbidea

Nahiz eta Ingalaterran jaio, Frantziako beheko mailako selekzioekin jokatu du (Sub-21). Thierry Henryk entrenatzen zuen. Frantziako selekzio olinpikoarekin aritu zen 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan, eta bertan zilarrezko domina lortu zuen, txapelketako jokalari onenetako bat izanik. Ondoren, selekzio absolutuarekin egin zuen debuta.

Estatistikak

Ezaugarria Xehetasunak
Altuera 1,84 m
Oin nagusia Ezkerra (baina eskuinetik jokatzea gustatzen zaio barrura sartzeko)
Jokatzeko era Regateatzailea, azkarra eta ikusmen handikoa
Merkatuko balioa 150-160 milioi eurotik gora

Bitxikeriak

Ospakizunak: Golak sartzen dituenean, askotan ez du ia ospatzen. Oso profil "hotza" edo lasaia du, cool samarra.

Hizkuntzak: Ingalaterran hazia denez, bere hizkuntza nagusia ingelesa da, baina Frantziako selekzioan erabat integratuta dago.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya