Share to:

Michael Scott

Michael Scott
Bizitza
Jaiotza1945eko otsailaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza2025eko apirilaren 12a (80 urte)
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, ekintzailea eta zuzendari exekutiboa
Enplegatzailea(k)Apple Inc.
Ezizena(k)Scotty

Michael Scott (1945eko otsailaren 11) Apple Computerreko bigarren zuzendari exekutiboa izan zen 1976 eta 1981eko martxoa artean.

Mike Markkulak, eskulangintza zuzendaria zena ErdiEroale Nazionalean, Scott konbentzitu zuen Apple konpainian zuzendari exekutibo postua onar zezan, sortzaileak izan ziren Steve Jobs eta Steve Wozniak bezala, bat bera ere ez zen garai hartan posturako egokitzat ikusten.

Negozio guztietarako eredu bat jarri nahirik, 1979an Scottek Applen idazmakinarik ez zela egongo adierazi zuen. 1979 eta 1980an, Jef Raskinen Macintosh proiektua, Apple barnean garrantzitsutzat hartu ez zen lau pertsonek eginiko ikerketa ahalegin bat zen, eta ia baliogabetua geratu zen bi edo hiru aldiz. Applek beste berrantolaketa nagusi bat zuenean 1980ko udazkenean, kanporatu egin zuten, baina Jefek Scotti eta Markkulari erregutu zien denbora askoan eta beste hiru hilabete eman zizkioten zerbaitetan ona zela frogatzeko.

1981eko otsailak 25ean, Applen Asteazken Beltza bezala ezagutu zen eguna, Scottek pertsonalki bota zituen 40 langile, Apple II taldearen erdia barne, hauek errepikakorrak zirela pentsatuz. Arratsaldean gainontzeko langileak bildu zituen garagardo upel batekin eta honako hau esanez azaldu zituen kanporaketak: "Applen presidente izaten dibertitzen ez banintzen joan egingo nintzela esaten nuen. Baina nire pentsaera aldatu dut, hau dibertigarria ez denean, jendea kanporatuko dut hau berriz dibertigarria izan arte."

1981ean, bapateko gertaera honen ondoren, presidenteorde kargura jeitsia izan zen, botere gutxiko kargua, eta Mike Markkulak, Scott kontratatu zuen gizona, ordezkatu zuen. Scottek Apple ofizialki 1981eko uztailak 10ean utzi zuen, bere dimisio gutunean honako hau adieraziz:

« Estudio esperientzia berri bat dut, sekula aurretik egin ez dudana. Utzi egiten dut, ez dute dimititzen enpresa berri bat sortzeko edo arrazoi pertsonalengatik erretiratzeko... Hau ez dago nire estilo eta iritzien aurkakoentzat egina, baizik eta esperantza faltsuak eman ditzaketen leialentzat. Atseginez, Michael, hiritar anonimoa. »


1983tik 1988 arte, Scottek Starstruck zuzendu zuen, basea itsasoan zuen satelite bidez kontrolatutako suziri jaurtigailu bat sortzen saiatu zen marka pribatu bat. Euren asmoa dirua lortzea ez zen erakundeei babesa ematen ere hasi zen, Seattlego Opera eta Kaliforniako Teknologia Institutua kasu, ordenagailu pertsonalak euren beharretara aplikatzeko ahaleginetan.

Scott, ordutik, koloreztaturiko harribitxietan aditu bihurtu da, hauei buruzko liburu bat idatzi du eta Santa Anako Bowers Museoan erakutsi den bilduma bat egin du. Rruff ere babestu du, ondo bereizturiko mineralen kalitate handiko espektro datuen set oso bat sortzen duen proiektu bat.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya